inprimatu
Soldado kantore zaharra
Izenburua:
Soldado kantore zaharra
Sinadura:
Larraņeko gerlari ohi zaharra
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Larraņeko gerlari ohi zaharra

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
Alea:
366.zk.
Orrialdea:
4

Soldado kantore zaharra

 

Larraņeko gerlari ohi zaharra

 

 1

 

 Karta chouri-gorri eli bat guntien errezebitu,

 Ziotelarik behar guniela soldado abiatu;

 Eta ordian orok dugu legia obeditu :

 Horra arren berriz noun ginen Baionarat arra heltu.

 

 2

 

 Chateauneuf ian sarthu eta galoudunak saldouan,

 Goure hartzeko hor baitzauden horiek aspaldian,

 Galant bai galant behar orotarik agian,

 Borogatuko beitugu ondoko egunian.

 

 3

 

 Borthian hazianda bezala guntien saldokatu.

 Zouņ gouri eman konpaņiala laster guntian laguntu;

 Zazpigarren lili hortarat izan nintzan gerthatu,

 Nahi beinuke orai hanko zerbait berri khountatu.

 

 4

 

 Goure kapitaņa bidian, zaldi chouri bat azpian,

 Zouņen fierki bazabilen konpaņairen aitzinian!

 Oihu handirik bai egiten ohartzen zeronian,

 Bai eta ere laidorioak merechi guntienian.

 

 5

 

 Bi lieutenant baguntien, bata lau begieki,

 Bestia aldiz itchura oroz ezko zati bat uduri:

 Kart'ardouak eman baleizku zala-poliz bezain prounki,

 Ardura edanen gunian haren osagarriari!

 

 6

 

 Adjudant bat usatu noula bagunian gizoun gaitza;

 Kopeta ulhun zian eta begi bat beltz zorrotza;

 Konpaiņian zabilenian bazian bere herotsa;

 Errezerbicht gaicho horiek lazten ginen hotz-hotza.

 

 7

 

 Sarjantek zioen pazentzia behar zela goureki;

 Guk ere behaiņ bagunien zer egina haieki;

 Hirourgerren zekzione horrek chantza bai saihetseti;

 Bat bagunien goure artian segur ez baitzen hainti.

 

 8

 

 Kaporal zoubait baguntian gazte, mehe eta lerden,

 Machel-ondouan ezpeitzien nabelarik lanphusten;

 Beren ogenak ahal oroz soldadoetarat igorten,

 Soldado horiek beitutie gerokoz oro egarten.

 

 9

 

 Hamoust egunez kargaturik goure mandoua bezala,

 Errauts jaten bidetan eta minberaturik aztala,

 Thairik gabe bai zeluti ekhia garkotchiala:

 Ez estona luzatu bada sudurraren itzala!

 

 10

 

 Uskaldunek maite dugu chahakoti edatia.

 Bidiaren igaraiteko ai zer adichkidia!

 Duda gabe nahiz ttipitu goure kargaren handia,

 Debetatu zeikun borthizki haren erabiltia.

 

 11

 

 Jeneralaren maniari hanitchek egin erri,

 Chahako franko beitutie manœuvretarat ekharri.

 Halarik ere igor dizogun goraintzi jeneral hari,

 Eskerrik hanitch dereiogula haren boronthatiari.

 

 12

 

 Bena manœuvrak urhenturik berriz Baionan sarthu.

 Ouste dut orok gogo hounez guntin armak pausatu;

 Guk egotchi izerdieran Frantziak badu profeitu,

 Biarnoko bide zabalak zounbait tchorta edan dutu.


inprimatu