inprimatu
[Bere azken bertsuak]
Izenburua:
[Bere azken bertsuak]
Sinadura:
Larramendy
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Larramendy

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1953
Argitalpenaren urtea:
Alea:
200.zk.
Orrialdea:
4

[Bere azken bertsuak]

 

Larramendy

 

 1

 

 Udako egun garbi batean ikus zagun iguzkia

 Hari konpara ahal daiteke gure munduko bizia

 Goizian flako zortzietako lurra berotzen hasia

 Hameketarik biak arte du bero azkarren kolpia.

 Handikan harat fikatuz doa arratseko itzalia.

 

 2

 

 Enire orai abiatu zait iguzkiaren Itzaldura

 Ez arras ilhun zerratu bainan arrastiritako hura

 Han edo hemen badut ardura nunbait zerbait arrangura

 Urhats guti dut lehen bezala egiten ene gostura

 Kontsolatzen niz iten duela goizik sortzeak mundura

 

 3

 

 Goizik sortzeko nuen ordena erran behaut gauza dena

 Laugarren herrunkari ere ja kendua diot laurdena

 Eta ez beiratua izana hainitz jendek dakitena

 Aspaldian nork ez du intzuna Larramerrdy-ren izena

 Zonbait koblare badut emanik lagundu nahiz zuzena

 

 4

 

 Zuzenaren laguntzeko nik ukan dut aski borondate

 Jaun ertor batek hau erran zautan duela berrogoi urthe

 Larramendy zuk libertimendu karrus ala Santibate

 Guzietarat juan behar duzu galdegiten bazaituzte

 Galdegin eta errafusatuz hoben gehiago zinduke.

 

 5

 

 Eman neraion errepostua serios behatuz begira

 Jauna zu ganik atheratzeko solas hori zerbait bada

 Bethidanikan aphezeria hor gibelatzen ari da

 Zuk aldiz eni konseilatzia eskandala den tokira

 Esplika zite Jauna hobeki finian mintzo bazira

 

 6

 

 Zinez mintzo naiz sinets nezazu gogoetak untsa inik

 Zu ez juan eta ez dira egoin bilhatu gabe ordainik

 Eta menturaz zer jaliko da ordain jinen dena gonik

 Aldiz plazetan haur ainitz bada guzier beha dagonik

 Eta zu juanez nehork ez dute entzunen behar ez denik.

 

 7

 

 Hitz horik eni sartu zaizkidan barna gogo bihotzetan

 Geroztik luzaz erbili naiz galdegin hauten plazetan

 Ahalaz chuchen mintzatuz bethi jalgi dutan solasetan

 Zorigaitzez balinbazen norbait behar etzen urhatsetan

 Hok chuchentzeko nik zonbait zirto eman uzan tut artetan

 

 8

 

 Zirtoak eman izan tut bainan makurrak nahiz chuchendu

 Iduri baitzaut Jaunak hortako eman dautala talendu

 Halare ene erranen gatik norbaitek herrarik balu

 Bihotzetikan goldatzen deiet guzieri barkamendu

 Denekin bake nahi bainuke hil eta zerurat heldu.

 

 9

 

 Jainkoak eman izan daut eni ainitz egun alegera

 Askotan ni denen jostarazten oro irriz eni beha

 Orai adinak eta ez untsak bainamate gain behera

 Hedatzen delarikan berria juan naizela bestaldera

 Jostaraz sari in dezatela enetzat othoitz bedera.

 

 10

 

 Utzi behartzen zautalarikan mundu huntako bizia

 San Joseferi galdatzen diot hiltze hun-baten grazia

 Othoi dagola erne ene zain aingeru begiralia

 Ararteko galdatzen dut ere oi Andredena Maria

 Ni Jaunak jujatzean hak othoi har dezan ene aldia.

 


inprimatu