inprimatu
Munduko manera
Izenburua:
Munduko manera
Sinadura:
Larramendi-Gohanetch
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Larramendi-Gohanetch

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
Alea:
767.zk.
Orrialdea:
4

Munduko manera

 

Larramendi-Gohanetch

 

 1

 

 Kantu kopia berri bat nahi nuke athera,

 Esplikatzeko nola den jenden bizi-manera.

 Munduan kurritzen denak sortzetik zahartzera,

 Arte hortan ikusten du hainitz gora-behera.

 

 2

 

 Munduko gora-beherak horra nolatsu datzan:

 Batzu hementxe nigarrez, bertzeak hortxe dantzan.

 Jainkoak ez baitu nahi nehork aborri dezan,

 Trixtea kontsolatzen du geroko esperantzan.

 

 3

 

 Ahala jin zakonean, haurra hasten da irriz

 Bai eta erasiaka zerbeiņo erran nahiz.

 Behin ezin ontsa molda, entseatzen da berriz:

 Ixtantean nahi luke xutik johana balitz.

 

 4

 

 Xutik partitzen denean, haur batek atsegin du.

 Ez da nahi baino lehen, ez, hein hortarat heldu.

 Bainan oraino ez kontent, ez nahi bezen zalhu,

 Desiran gero jinen den zalhutasuna balu!

 

 5

 

 Zalhutan hor heldu da bospasei urthetara.

 Orduan igortzen dute haurra eskoletara.

 Ikasi nahiz hasten da dakitenek bezala,

 Iduri ikasiz geroz uros izanen dela...

 

 6

 

 Urostasuna etzaio luze joaiten sobera:

 Laburzki bertze karga bat jiten zaio gainera.

 Fidel izan gogo bada Jainkoaren aldera,

 Preparatu beharko du lehen komuninera.

 

 7

 

 Komuniatu denean hor badu pentsaketa,

 Bizitzeko estatu bat hautatu behar baita:

 Zer ofiziotan ditaken hobekienik gertha;

 Estakuru gabekorik bat ez dezate hauta.

 

 8

 

 Orok zerheit estakuru, batzuk hau, bertzek hura,

 Estakuru gabekoa sortzeko da mundura.

 Gogoetan dagolarik ez jakin-nun mentura,

 Jainkoak emaiten dako behar dena burura.

 

 9

 

 Jainkoak bere graziak baditu denendako:

 Gisan gisako idera bati emaiten dako.

 Ofiziale, maextro, zenbait elizetako,

 Bakotxari bere lana guziek Harendako.

 

 10

 

 Estatuan jar ondoan oraino bada kondu:

 Konbeni bada nahi da adin batez ezkondu,

 Ustez urostasuna den ezkontzarekin heldu:

 Kontsolatzekotz behar du bere laguna bildu.

 

 11

 

 Bere laguna bil-eta handik edo hemendik,

 Gauza frangoren eskasa jalgitzen da nunbaitik.

 Geroan du esperantza nola egundainotik:

 Ah! ni urosa nindake haurrak haziz geroztik!

 

 12

 

 Haurren hazten hor ari da gau-egun penatua,

 Geroaren esperantzan bethi kontsolatua.

 Bainan mundu han ez baita plazereko lekua,

 Askok haz-sariarentzat dute esker-gaixtoa.

 

 13

 

 Hirur-hogoi urthe posa, ja laugarren lerroan,

 Harek duke mundukotzat esker tzarra geroan.

 ikusten du xuxen joanez, bizi hunen buruan,

 Esperantza hoberena dagoela zeruan.


inprimatu