inprimatu
Larramendi-ren ordenua
Izenburua:
Larramendi-ren ordenua
Sinadura:
Larramendi-Gohanetch
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Larramendi-Gohanetch

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
Alea:
791.zk.
Orrialdea:
4

Larramendi-ren ordenua

 

Larramendi-Gohanetch

 

 1

 

 Udako egun garbi batean ikus-zagun iguzkia;

 Hari konpara ahal ditake gure munduko bizia:

 Goizean flako, zortzietako lurra berotzen hasia,

 Hameketarik biak arte du bero azkarren kolpia,

 Hantikan harat flakatuz doa, arratseko itzalia.

 

 2

 

 Eni-ere orai abiatu zaut iguzkiaren itzaldura:

 Ez arras ilun zerratu, bainan arrastiritako hura.

 Han edo hemen badut ardura nunbait zerbait arrangura;

 Urrats guti dut lehen bezala egiten ene gostura.

 Kontsolatzen nau iten duela goizik sortzeak mundura.

 

 3

 

 Goizik sortzeko nuen ordena, erran behaut gauza dena:

 Laugarren lerroari ere ja kendua diot laurdena;

 Eta ez beiratua izana, anitz jendek dakitena...

 Aspaldian nork ez du entzuna Larramendi-ren izena

 Zonbait kopla-re badut emanik, lagundu nahiz zuzena.

 

 4

 

 Zuzena beti laguntzeko nik badut aski borondate.

 Jaun ertor batek hau erran zautan duela berrogoi urte:

 "Larremendi, zuk, libertimendu, karrus eta Santibate,

 Guzietara joan behar duzu galdegiten bazaituzte;

 Galdegin eta errefusatuz hoben geihago zinuke."

 

 5

 

 Eman niroen errepostua serios behatuz begira:

 "Jauna, zu ganik ateratzeko solas hoi anitz haundi da.

 Beti-danikan apezeria hor gibeletzen ari da,

 Zuk eni hola kontseilatzea eskandala den tokira,

 Otoi hobeki esplika zazu, finean mintzo bazira."

 

 6

 

 "Zinez mintzo niz, sinets nezazu, gogoetak untsa eginik:

 Zu ez joaneta, ez dir-egonen bilatu gabe bertzerik;

 Eta menturaz zer jalgiko da ordain jinen dena-ganik?

 Aldiz plazetan haur anitz bada gazier beha dagonik

 Eta zu joanez nehorek ez du entzunen behar ez denik."

 

 7

 

 Solas horiek sartu zauzkitan barna gogo-bihotzetan.

 Geroztik hunat erabili naiz galdegin nauten plazetan,

 Ahal bezenbat xuxen mintzatuz jalgi tudan solasetan.

 Zorigaitzez balinbazen norbait behar etzen urratsetan,

 Hek xuxentzeko nik zirto zenbait emen izan dut artetan.

 

 8

 

 Zirtoak eman izan tut bainan nahiz makurrak xuxendu,

 Iduri baitzaut Jaunak hortako dautala eman talendu. t

 Ene erranen gatik enetzat narbaitek herrarik balu,

 Bihotzetik dut galdatzen orai guzieri barkamendu,

 Denekin bake nahi bainuke hil eta zerurat heldu.

 

 9

 

 Jainkoak eni eman izan daut anitz egun alegera:

 Askotan denen jostarazten ni, oro irriz eni beha...

 Orai adinak eta ez-untsak neramate gain-behera.

 Hedatzen delarikan berria joan naizela best-aldera,

 Jostaraz-sari in dezatela enetzat otoitz bedera.

 

 10

 

 Utzi behartzen zautalariken ene lurreko bizia,

 San Joseperi galdatzen dakot hiltze hun baten grazia.

 Otoi ene zain ernerik dagon aingeru begiralea.

 Otoizten ere dut ararteko oi Andre-dena Maria,

 Zeruko Jaunak ni jujatzean har dezan ene aldea.


inprimatu