inprimatu
Errexil zenari, othoi, zonbait bertsu!
Izenburua:
Errexil zenari, othoi, zonbait bertsu!
Sinadura:
Lapurtar batek
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lapurtar batek

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
Alea:
792.zk.
Orrialdea:
4

Errexil zenari, othoi, zonbait bertsu!

 

Lapurtar batek

 

 1

 

 Urruñan eta Eskual-herrian trixtezia da hedatu.

 Xoriak eta bertsolariak bet-betan zaizku mututu.

 Udazkenera, gaitzak bildurik, lagun bat zalote galdu:

 Errexil handi gozo onaren boza ederra ixildu!

 

 2

 

 Bai ixildu da hain maite zuten etxeko maiten artean;

 Ixildu ere lagunendako harrobi-lantegietan;

 Eta ixildu oroz gainetik koblakari bilkuretan.

 Haren kanturik ez da entzuten nehun baizik zeruetan.

 

 3

 

 Haren famari ez othe zaizko altxaturen zonbait kopla,

 Ez alegeraz, bainan bederen othoitza dariotela?...

 Zoin hunkigarri, jausten delarik gau ilhunaren itzala,

 Errexiñolek deitoratzean ixildu errexiñola!

 

 4

 

 Ea, Xalbador, eta zu, Mattin, noiz zirezten atzarriko?

 Segur doluak hautsi bihotzak ez du gostu kantatzeko;

 Bainan, bertsua doloreari bortxaz ekentzen bazako,

 Ez da dudarik dela mihirat ederragorik jaliko!

 

 5

 

 Beha nola den neskatxa baten begitartea edertzen,

 Nigarrek soa dirdira batez diotenean argitzen;

 Berdin bertsua, bihotz-odolez zaikularik ihinztatzen

 Baratzetako arrosa baino hobeki zaiku loratzen.

 

 6

 

 Entsea bada, bertsulariak, Errexilen gorestera!

 Erraguzue zer jite zuen, zuzen eta alegera,

 Etxe-nagusi zintzo-zintzoa eta fededun suharra,

 Zoin maite zuen Eskual-herria eta zoin maite eskuara!


inprimatu