inprimatu
Donibandar zonbait loreri
Izenburua:
Donibandar zonbait loreri
Sinadura:
Laphurtarra
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Laphurtarra

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
Alea:
341.zk.
Orrialdea:
4

Donibandar zonbait loreri

 

Laphurtarra

 

 1

 

 Kurritzea maite dut, zeren naiz eskualdun:

 Hurran aise nabila, nekez aldiz urrun;

 Holachet kurriturik izan naiz Chiberun,

 Atzo Lapurddin, aldiz, Garazin naiz egun!

 

 2

 

 Chiberun ikusi tut loreak ederrak!

 Bai ta Lapurdin ere baziren bakarrak:

 Bainan egin behar tut deneri aithorrak,

 Denak baino gorago oi Donibandarrak!

 

 3

 

 Garazin Donibane, hiri kapitala!

 Lore famatuak hor ikusten direla!

 Anitz dembora badu gogotan nagola,

 Nun othe daiken lore horien arbola?

 

 4

 

 Hoientzat arbolarik ez baita agertzen,

 Lagunak intzun ditut elgarri galdatzen.

 Nolaz lore horiek eder tuk ibiltzen?

 Ez tik guti arbola baliosak urthatzen...

 

 5

 

 Ez dira segur gure lore famatuak

 Arbola hoberenez bethi arthatuak,

 Ilusimendu duzte plazer ta diruak:

 Denak on zaizkiote, salbu eihartuak!

 

 6

 

 Dirudunak direner hurranik dabiltza:

 Zerbait duenak, geiho izaitia chantza...

 Horietan baginu geroaz esperantza,

 Ez laiteke ttipituz joan karrika-jaritza!

 

 7

 

 Gu bezelakoari nahi dute erran

 -Eskuaraz ez diote errepostu eman-

 Esker gaichtoz diote: «are fiche le camp».

 Ustez sartuak diren Paristar herrunkan...

 

 8

 

 Erran ez balezate arrazoin hoberik,

 Gauza huntaz ez dut nik egiten dudarik,

 Fruiturik ez laiteke lore hoietarik,

 Guziz partikulazki uste gabetarik.

 

 9

 

 Suieta ikusi dut hola kantatzeko,

 Lore gaicho horiek hola bantatzeko,

 Gogoeta kotsia eginarazteko,

 Ordu deno hobiak bilakarazteko.

 

 10

 

 Orai aski erranik baitut, nere uste.

 Hok leituz kontseilu bat ona hor bezate:

 Eta eskuaraz leitzen ahantzi badute,

 Zuek gazteak ikas eta kanta fite!


inprimatu