inprimatu
Pesta ondo
Izenburua:
Pesta ondo
Sinadura:
Lañoki
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lañoki

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
Alea:
775.zk.
Orrialdea:
2

Pesta ondo

 

Lañoki

 

 1

 

 Maiatzeko iduzki distirant ederrak

 Dirdira bizi batez mirailduz klaironak,

 Alegeraki Urkoin emanik bihotzak,

 Ederki abiatu ziren gure bestak. '

 

 2

 

 Gazteak arin-arin dantza eta pleka;

 Plaza dute airatzen birrindan punpeka!

 Zaharrek ere nahiz zoin gehiagoka

 Soka-tiran jokatu, hor da hor guduka!

 

 3

 

 Bakotxak bere gostu bada denendako;

 Ostatuetan kobla, irri ta jateko.

 Lopezek jostagailu frango haurrendako.

 Ixtorio ere bai mihi luzendako!

 

 4

 

 Moda berriek bethi etsaiak kausitzen:

 Ederregi zaiteken hemen ez baziren,

 Lohi izpi bat nola duten harroturen,

 Saltsa nahasle batzuk baitute cherkatzen!

 

 5

 

 Bakotxak bere etxen nagusi nahi du,

 Bertzeri ez duela emaiterik kondu:

 Jokaturikan «banko» huts egiten badu,

 Ez bailuke auzoak nahiko lagundu!

 

 6

 

 Izaitekorik ere bazterretik irri,

 Ahal balitz bederen seguretik ari?

 Zonbait sabeleko min hor dira ageri

 Jelosiaz loturik gazten omenari!

 

 7

 

 Gozatuak ez battu berriz kondatzerik,

 Kexu laiztekenentzat hau dut pentsaturik:

 Churikok ordenua ongi asmaturik

 Aspaldi zaiotela jada igorririk.


inprimatu