inprimatu
Uztaritzen ohoretan
Izenburua:
Uztaritzen ohoretan
Sinadura:
Lambert, Pierre Joseph
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lambert, Pierre Joseph

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1960.zk.
Orrialdea:
3

Uztaritzen ohoretan

 

Lambert, Pierre Joseph

 

 1

 

 Bertsu batzu banuzke, hemen emaiteko

 Eta bereziki jaun Ertoraindako

 Berrogoi urte hotan gu konbertitzeko (berriz)

 Egiten baitu segur berak indar asko.

 

 2

 

 Eyherabid'Domingo, Suhuskunekua

 Hango mendi xokotan fedez azkartua

 Uztariztarretarik hainitz maitatua (berriz)

 Beti izanen duzu gure estimua.

 

 3

 

 Hiruetan hogoi ta hamabortz urte tu

 Zutela Uztaritzen talde hau muntatu

 Zonbat gazte geroztik da hortan jostatu (berriz )

 Futbol, dantza, musikan ongi libertitu.

 

 4

 

 Milesker hainitz beraz, hemen guzieri

 Bai buruzagi eta laguntzakoieri

 Eta bizi luze bat agian bieri (berriz)

 Jaun erretora eta batzoki huneri.

 


inprimatu