inprimatu
Salduen bildü gira eliza barnila
Izenburua:
Salduen bildü gira eliza barnila
Sinadura:
Lamaison, Felix
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lamaison, Felix

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1974
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1232.zk.
Orrialdea:
7

Salduen bildü gira eliza barnila

 

Lamaison, Felix

 

 1

 

 Salduan bildü gira eliza barnila,

 Familia eder bat egiten dügüla,

 Korajekin juiteko biharko lanila;

 Jinko jauna deizügü kantüz esker mila.

 

 2

 

 Garindaine herria zure huinetan da,

 Khorpitz eta arimaz gitian emenda,

 Usü ikus dezagün, elizatik landa,

 Gazten artin jokatzen pelota partida.

 

 3

 

 Zelüko Jaun handia, beha zite, otoi,

 Jente xehiarekin beitzira herrikoi,

 Bethi emaiten düzü grazia gure doi;

 Benedika ezazü egünko besta hoi.

 

 4

 

 Bethi üken dütügü apez eüskaldünak,

 Apezküplak ere, herritar zirenak:

 Jinko-deiari beha egon gitin denak

 Nahi bagira izan zinez fededünak.

 

 5

 

 Ez dütügü ahazten gure hil maitiak,

 Hor beitira herrokan hoien ilherriak;

 Mezan jüntatzen gira hil eta biziak

 Jauna salba gitzatzü ahalaz güziak.


inprimatu