inprimatu
Lurbinttoko ohoinak
Izenburua:
Lurbinttoko ohoinak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1962
Argitalpenaren urtea:
Alea:
608.zk.
Orrialdea:
4

Lurbinttoko ohoinak

 

 1

 

 Lurbinttoko larretan ohoinak badire,

 Gose-hamikatuak, hogoi bat bedere.

 Hogoi bat bedere, chiruri-chirurike,

 Hogoi bat bedere, chiruri-chirure...

 

 2

 

 Handik pasatzen baita errege-bidea,

 Sasipetik hor daude beha eta beha.

 Beha eta beha, chiruri-chirurika,

 Beha eta beha, chiruri-chirura...

 

 3

 

 Elgarri ari dire: «Ez duka ikusten

 Hazparneko aldetik nehor hunat jiten?»

 Nehor hunat jiten, chiruri-chiruriken

 Nehor hunat jiten, chiruri-chiruren.

 

 4

 

 «Nehor ez Hazparnetik, Baionatik aldiz

 Horra hantchet gizon bat heldu dena zaldiz!

 Heldu dena zaldiz, chiruri-chirurikiz

 Heldu dena zaldiz, chiruri-chiruriz!

 

 5

 

 - Geldi, gizon maitea, baduka dirurik?

 - Ba, jaunak, baderauzkat Sakelak betherik

 Sakelak betherik, chiruri-chiruririk

 Sakelak betherik, chiruri-chirurik!

 

 6

 

 Ea sos hori hunat lehen baino lehen

 Ala hortche berean bizia duk galtzen.

 Bizia duk galtzen, chiruri-chiruriken

 Bizia duk galtzen, chiruri-chiruren.

 

 7

 

 «Horra, har ene moltsa eta utz bizia»

 Ohoinek joan diote fortuna guzia.

 Fortuna guzia, chiruri-chirurika

 Fortuna guzia, chiruri-chirura!

 

 8

 

 Zalduna itzuli da jin bide beretik

 Bainan lehia gaitzean baitzen arindurik

 Baitzen arindurik, chiruri-chiruririk

 Baitzen arindurik, chiruri-chirurik!

 

 9

 

 Baionan jandarmeak zituen mintzatu,

 Eta hek Lurbinttorat zaldiz arribatu.

 Zaldiz arribatu, chiruri-chiruriru

 Zaldiz arribatu, chiruri-chiruru...

 

 10

 

 Ohoinak bildu tuzte guzien artean

 Eta presondegirat hamabortz ereman.

 Hamabortz ereman, chiruri-chiruriken

 Hamabortz ereman chiruri-chiruren.

 

 11

 

 Katedrale ondoan chefauta eman zen,

 Eta bi othoitzekin urkatu zituzten.

 Urkatu zituzten, chiruri-chiruriken

 Urkatu zituzten, chiruri-chiruren.

 

 12

 

 Lurbinttoan toki bat bada ohoin-zilo

 Bainan bertze munduan ohoinak daude lo.

 Ohoinak daude lo, chiruri-chirurike

 Ohoinak daude lo, chiruri-chiruro!


inprimatu