inprimatu
Lore pollitenez
Izenburua:
Lore pollitenez
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
827.zk.
Orrialdea:
4

Lore pollitenez

 

 1

 

 Lore pollitenez egin du buketa,

 oi buket pollita;

 Eta eman dio bere izarrari,

 Mari-Koxepari.

 

 2

 

 - Jakes, zer ditutzu lore hoik guziak,

 gostuz bereziak?

 - Ai Marie-Koxepa, oren gaixtoa da:

 horra despegida!

 

 3

 

 - Despegida, Jakes? Ez dut konprenitzen,

 zer zaikun gertatzen?

 - Aitortzeak berak bainu ahalgetzen,

 aitak nu ezkontzen.

 

 4

 

 - Emaiten derautzun emaztegai hori,

 zer zaitzu iduri?

 Othe da bederen pollitenetarik,

 ez battu bertzerik?

 

 5

 

 - Ai Mari-Koxepa, pollitago zira,

 ez du zure kara:

 Bainan aitak dio baduela urhe,

 etxe ta lur ere.

 

 6

 

 - Ontasunak haize, itxur ona lore,

 nork gure bothere!

 - Haizeak irauten, loreņoa histen,

 daut aitak erraiten.

 

 7

 

 - Oi ene maitea, jinen othe zira

 eztaien jatera?

 - Ez niz ethorriko eztaien jatera,

 bainan bai dantzara.

 

 8

 

 - Ethortzen bazira, ethor panpinetan,

 Jauntzi ederretan:

 Ez urdin, ez gorri, jin dena zilharra,

 Oi en izarra!

 

 9

 

 Lehen xixtu-joan, hor, Mari-Koxepa

 hil-hotz erori da.

 Bigarren xixtuan Jakes hala-hala

 gorputz haurkitu da.


inprimatu