inprimatu
Lili eder bat
Izenburua:
Lili eder bat
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
Alea:
790.zk.
Orrialdea:
4

Lili eder bat

 

 1

 

 Lili eder bat badut nik

 Aspaldi begixtaturik.

 Bainan enainté mentura haren eskura hartzera.

 Banaki zer den lanjerra,

 Joan nindaiteke aldera.

 

 2

 

 Lili ederra, soidazu:

 Maite nuzunetz errazu:

 Zure begiak bihotza barnarik deraut kolpatu.

 Kalpe huntarik badizu

 Granganatzeko irrisku.

 

 3

 

 - Enuke nahi malurrik

 Balinbazindu ni-gatik.

 Eztaike ene begiek eman dautzuten kolperik!

 Ez dugu beraz lanjerrik:

 Etzira hilen hortarik.

 

 4

 

 - Mintza zirade polliki,

 Polliki eta tendreki:

 Bisitaño bat eiteko nik zure ganat laburzki

 Desira badut segurki,

 Bazinezadat permeti.

 

 5

 

 - Permeti niro, maitea,

 Ez dut hain bihotz dorpea!

 Bainan lehenik nahi dut zer daiken zure tirria:

 Zu ene ganat jitiaz

 Estona laite mundia.

 

 6

 

 - Ez ahal nuzu dukia,

 Edo aitoren semia!

 Hola nor daike estona, ez da suiet bat handia?

 Zuhaur zirade sinplia,

 Opinionez bethia.

 

 7

 

 - Badakit sinple nizela:

 Hori segurki hala da.

 Iduritzen zaut osoki ezagutzetan zirela.

 Orai nik badut fortuna;

 Bainan ez dut zuk emana.


inprimatu