inprimatu
Libertatea
Izenburua:
Libertatea
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1902.zk.
Orrialdea:
6

Libertatea

 

 1

 

 Orai bi mila urte ainitz erromano

 Gerlan etorri ziren Euskal Herriraino

 Kantabre azkar heiek zioten oraino

 «Nahiago dugu hil sumetitu baino!»

 Hitz hori ez da galdu orai arteraino.

 

 2

 

 - Munduko gaztelurik den ederrenean

 Lausengu, jan-edan on guzien artean

 Euskalduna ez dauke han bertzen menean

 Nahiago du izan librotasunean

 Mendiak berak egin etxola batean.

 

 3

 

 - Euskaldunak zertan du laxatzen gakoa

 Haren libertatea dagon atekoa

 Botu bat duenean zerutitakoa

 Hartan obeditzen du umilki Jainkoa

 Eta hartzen ordena bizi guzikoa.

 

 4

 

 - Euskaldun garbi batek ote dauka deusik

 Libertatea bezain gauza seriosik

 Ez, ez harentzat ez da deus bain baliosik

 Zorion hortaz baizik ez baitu ametsik

 Hori gabe ez luke bizitze urusik.

 

 5

 

 - Libertatea kenduz ote da gauzarik

 Euskaldunen bihotza xarma dezakenik

 Ez da lorerik eta ez da landarerik

 Gernikako Arbola daiteke bakarrik

 Arbola Saindu harek ez baitu parerik.

 

 6

 

 - Agur, Gernika, agur, Hiri masakratua,

 Etsai batzuen nahiz madarikatua!

 Zuk ixuri odola da bilakatua

 Euskal Herri sinbolo ez sumetitua!

 Bakezko bizitzea hor abiatua!


inprimatu