inprimatu
Leon Curutcharri
Izenburua:
Leon Curutcharri
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1813.zk.
Orrialdea:
4

Leon Curutcharri

 

 1

 

 Bi urte ditu zendua dela gure Leon Kurutxarri

 Heriotzeak Baigorri oro dolutan zuen ezarri

 Orroitzapenak gogoetarat berriz ditzagun ekarri,

 Zeren geroztik ez baita pizlu halako bertze izarrik.

 

 2

 

 Gaur bi urteko kermeza hura izan zen guziz iluna,

 Leon gaizoa eskualde huntan baitzen arras ezaguna;

 Hark ezagutzen zituen ongi euskaldunen ontasunak,

 Beti goizegi itzaltzen dira maila haundiko lagunak.


inprimatu