inprimatu
Lazkauko pelotari neskatx bati jarriak
Izenburua:
Lazkauko pelotari neskatx bati jarriak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1931
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
8.zk.
Orrialdea:
47

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Lazkauko pelotari neskatx beti jarriak

 

 

 1

 

 Lenguan bi partidu

 Lazkauban izanik

 kantatu gabe

 nola egon ixilik,

 oraintxen ere nago

 ezin sinisturik

 mirabe batek ala

 jokatu zuenik,

 otedu besterik

 bere parekorik

 bi partidu ain errez

 jango dituenik

 ain baldin balitzake

 bera bakarrik

 

 2

 

 Askotxo balirake

 modu artakuak

 plazan nola agertu

 gizonezkuak,

 arren gorde gaitzala

 gure Jaungoikuak

 nagusi jarri gabe 

 emakumezkuak,

 gaur Lazkaukuak

 badauzkate eguak

 zeruak eman eta

 baņan alakuak

 bi gizoni gaņetik

 eraindakuak.

 

 3

 

 Emakumeak jartzen

 badira nagusi

 ez giņazke iņola

 soseguz bizi,

 ezkerrak diradela

 pelotari gutxi

 eta ezin liteke

 askora iritxi

 ori da lenbizi

 nubena ikusi

 bi gizon zituenak

 lotsaturik utzi

 koroi bat urrezkua

 luke merezi.

 

 4

 

 Norbaiteri kendurik

 soņetikan galtzak

 emango ote dizkiot

 nik berarentzat

 otsoa lotsatzendu

 gizonaren antzak,

 baita ere domatu

 txit ederki artzak,

 argatikan galtzak

 emakumiantzat

 konbeni izan arren

 bada norbaitentzat,

 Paradiso fruta

 gogoratzentzat.

 

 5

 

 Gaizki baldin badator

 norbaitentzat galtzak

 jantzitzia dauzkate

 gona gorontzak

 arturikan liņaya

 amuku ardatza

 irutea daukate

 familiarentzat

 lan ori kaltetzat

 badute berentzat

 beste bat obegoa

 badala deritzat

 mozorkak betetzea

 eulearentzat.

 

 6

 

 Ibaiak badirade

 eder da aundiak,

 baņan itsasorentzat

 dirade guztiak,

 mundua bustitzendu

 zeruko eudiak,

 baitai ere berotu

 berriz eguzkiak,

 milagro berriak

 gaude ikusiak,

 txepetx batek benzitzen

 errez gabirayak

 zer gloria dituan

 Euskal-erriak.

 


inprimatu