inprimatu
Lau urteko haur batenak
Izenburua:
Lau urteko haur batenak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1962
Argitalpenaren urtea:
Alea:
632.zk.
Orrialdea:
4

Lau urteko haur batenak

 

 1

 

 Sueit triste bat konda dezagun

 gerthatu berri zaukuna

 Herri-aldean nolaz ez izan

 denek ahalge ta pena,

 Bi aitetamek odol hotzez hil

 lau urteko haur batena:

 Manera hortan martir hiltzeko,

 nun zuen harek hobena?

 

 2

 

 Haur haren aita izan omen da

 gaitz batek atakatua,

 Kontsurtatu du herri auzoko

 sendatzaile famatua:

 jende-urinez ferekatzeko

 eman dako kontseilua,

 Ez ditakek, bertzela izan

 gaitz hartarik sendatua,

 

 3

 

 Bare gaitzetik nahiz sendatu

 pentsaketa da paratu,

 Gisa hartako sendagailua

 non behar duen bilhatu:

 Etcherat-eta emazteari

 laster dako perposatu,

 Haurra hiltzeaz nahi duenetz

 harekin deliberatu.

 

 4

 

 Adi zazue oai guziek

 amaren arrapostua,

 Bere jaunaren galde higuinaz

 nola zen afruntatua:

 «Jende-urinez ferekatzeko

 eman badauk kontseilua,

 Haurra hil bedi, nik nahi diat

 izan hadin sendatua!»

 

 5

 

 Nahiz adinez gazte zen haurra,

 konpreniturik afera,

 Laster egiu du, joan ahala joan,

 aitabitchiren etchera;

 Orai etchean zer entzun duen

 jaun hari deklaratzera:

 Bi burrasoak prest zagodela

 gau hartan haren hiltzera...

 

 6

 

 Ez, aitabitchik ez du sinhetsi

 here fede o fermuan:

 «Holako krima einen duenik

 ez ahal duk bat munduan!

 Jan-zak, edan-zak trankilki, haurra,

 eta habil deskantsuan,

 Gisa hartako pentsamendurik

 ez atchik othoi buruan!»

 

 7

 

 Zer zorigaitza gaichoarentzat

 etcheau sartu orduko!

 Amak aitari manatzen dako:

 «Har lepotik ithotzeko!»

 Bainau gizona ez menturatu

 here haurrari lotzeko

 Aski burrego izan da ama

 berak lanaren iteko!

 

 8

 

 Beren semea hil zutenean,

 gerren batean ezarri,

 Ama su ile eta laguna

 gerrena itzultzen ari,

 Holako gauzen gogoratzea

 ez dea okastagarri?

 Nola haur baten odol garbia

 zuketen hola ichuri!

 

 9

 

 Bere ohean ezin lokhartuz

 aitabitchik pentsakatzen:

 Haurraren hitzak gogorat heldu,

 eta ber-bertan jeiki zen,

 Baleki-bale jakiu beharrez

 haurra trankildu othe zen,

 Harat-heltzean jo zuen eta

 borta noizbeit ideki zen...

 

 10

 

 Haurra nola zen, lokartu zenetz, 

 galdatu zuen sartzean...

 Aita tristerik eta ichilik,

 amak kuraie haundian:

 «Haurra lo dago», bainan chaharra

 sartu zen bere ganbaran,

 Haurra errerik kausitu zuen

 gorderik ohe azpian!

 

 11

 

 Zer desohore izigarria

 aitama horiendako,

 Behar aitortu zer egin zuten

 bai eta ere zertako!

 Haurren bizia ez da sekulan,

 nehoren eskumeneko:

 Jujek manatu bi kriminelak

 legez lepo-egiteko.

 

 12

 

 Aitaren gaitza sendatu nahiz

 amak haurraren hiltzea,

 Basa-jendetan baizik ez daite

 

 ideia horren sortzea!

 Denen ichilik eginik ere

 zonbaitek injustizia,

 Noizbait Jainkoak mendekatzen du

 haur inozenten bizia!


inprimatu