Lau eta zortzi hamabi
Lau eta zortzi hamabi,
Abendoan da eguerri;
Maitearekin pasa nintzazke nonbait zonbait oren erdi,
Orenak ere joan litazke, oi balitz ongi ethorri!
Niri maiteak igorri
Segeretuan goraintzi,
Ni plaza-gizon bat naizela eta aise nahi bizi
Ene maitea, hala ere etzaitela othoi izi.
Ene maitearen jendeak,
Oro koleran jarriak,
Ustez et erraitera deraitan bere gogoko berriak,
Ez gaitezin kecha! arnoak kontsolatzen ditu guziak.
|