inprimatu
Lau eta zortzi (Kantu chaharra)
Izenburua:
Lau eta zortzi (Kantu chaharra)
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1963
Argitalpenaren urtea:
Alea:
687.zk.
Orrialdea:
4

Lau eta zortzi (Kantu chaharra)

 

 1

 

 Ene maitea, errazu,

 Zerk hola changrintzen zaitu?

 Ikustera jinen nizautzu;

 Beraz kuraie har-azu:

 Amodioz nahi ez badute,

 Bortchaz eginen gaitutzu.

 

 2

 

 Ene maiteak igorri

 Segeretuian goraintzi:

 Ikustera joan nakion

 Laster hilen dela naski,

 Oi baduela aspaldi

 Ez nauela ni ikusi!

 

 3

 

 Lau eta zortzi hamabi:

 Abendoan da Eguerri...

 Maitearekin pasa nitzazke

 Nonbait zonbait oren-erdi.

 Orenak ere joan litazke,

 Izanez ongi-ethorri.

 

 4

 

 Ene maitiaren jendiak

 Oro koleran jarriak:

 Ezin jakin dezazketela,

 Ene gogoko berriak.

 Beren eitekoak in ditzatela,

 Nik eginen tut eniak.

 

 5

 

 Gaizki erreportatu naute

 Hogenik batere gabe:

 Muthil arin bat naizela,

 Diruz ere miseraule,

 Ontsa eta aise nahia,

 Lana aldiz guti maite.

 

 6

 

 Aberatsa naiz bihotzez

 Bai eta omore onez;

 Galda bezote berari

 Egia purra ez denetz...

 Zortzi ta bat bederatzi,

 Enaiz hain chuhur presentez.

 

 7

 

 Pago bat eta bi pago:

 Bien artean badago!

 Guarda gaztea amari

 Gehio agrada zaio:

 Amak alaba guardari

 Gogotik emanen dio.

 

 8

 

 Ene maitea, guardarik

 Ez duzu behar ni baizik,

 Begiratuko zaitut nik

 Etcheko etsaletarik:

 Hoitabat urthe bethe-ta

 Libro zaitezke hetarik.

 

 9

 

 Mizel, baduzu espantu

 Ninduzuela kasatu.

 Samatsetikan kasatuz

 Egin dautazu afruntu:

 Alabaren bihotzetik

 Ez nuzu halere hustu.

 

 10

 

 Euri odoan atheri:

 Bihar, maitea, iguzki.

 Eman dautazun fedea

 Begira zadazu azkarki.

 Ez egin kasu mikorik

 Jeloskorren kantueri.


inprimatu