inprimatu
Laster, haurrak laster
Izenburua:
Laster, haurrak laster
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2033.zk.
Orrialdea:
[12]

Laster, haurrak, laster

 

 1

 

 Norat zoaz, hatshantua

 Antoni adixkidea?

 Zer, Mayi, ez ote duzu

 Berri ona zuk aditu?

 Laster, Mayi, laster.

 

 2

 

 Harpe hotz baten gerizan,

 Lastuntzi baten gainean,

 Haurņo bat dela sortua,

 Berna da hedatua.

 Laster, Mayi, laster.

 

 3

 

 Kattinak lore pollitak

 Harentzat ditu bilduak;

 Jakesek bere oņoņak,

 Sakelan ditu hartuak.

 Laster, haurrak, laster.

 

 4

 

 Xabierrek dio eskaintzen

 Erbi bat goizean hila.

 Manexek berriz ekartzen

 Bildotx bat dena kuxkula.

 Laster, denek, laster.

 

 5

 

 Hauxe da bozkarioa

 Manueltxo dugu sortua.

 Begiak dauzku xoratzen,

 Irri bat ere eskaintzen.

 Laster, haurrak, laster.


inprimatu