inprimatu
Larrañe
Izenburua:
Larrañe
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
(Ik. Margaita)
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1972
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1120.zk.
Orrialdea:
5

Larrañe

 

 1

 

 Eskualtzalen Biltzarraren dei bat entzün dit ametsetarik

 Jakin beharrez dabila nunbait badenetz kobl'egilerik

 Ene xokotik ihardesten dit nahiz ez nizan hetarik

 Breset andana bat hel-araziz goguan adelatürik.

 

 2

 

 Amiagarri zer-nahi bada mündü eder zabalian

 Itsason gañen, lürpian eta lürrin bezala zelian

 Kreazaliak hedatü dütü hauntarzünak üngürian

 Eledin egon gizonki baizik hekin gizona lürrian.

 

 3

 

 Itsasuaren barnatarzüna, bortien goratarzüna

 Ibar, zelaien largotarzüna, ordokien hedamena

 Señale dira zonbat den handi Jaunaren nausitarzüna

 Hoien ororen althian zer da ürgüllü-jankin gizona.

 

 4

 

 Ene zortiak nai erabili paseün mündian gainti

 Bazter ederrik ikusi bena gozatü desnantsü güti

 Bihotza beitzait beti ürratzen hürrrüuntzian sor-leküti

 Gogo hunez niz ahal ordüko ützüli juan bideti.

 

 5

 

 Sor-lekia dit Eskual-Herrian nunbait Zibero-gañian

 Sortzetik hunat urte zonbeiteri karga hartü dit suñian

 Enintzalakotz aberats sortü behar dit ari lanian

 «Zaharrago eta beharrago» gaztian entzüten nian.

 

 6

 

 Ziberoko olhalte haitak Larrañeko bordin dira

 Hanko alhagiak belhar haitüz aisa büzagi beitira

 Han egin gaznak badu gisala gozo bat partikülarra

 Bere pareko haurhide güti zaio jinen aintzinera.

 

 7

 

 Bortüz, oihanez, ürtzokaglaz Larrañe be'doia bazen

 Aizo herrian bekhatxteriaz üngüraturik bizi zen

 Süstengüz praube etsaiez aberats thipiltürik agitü zen.

 Oro besteri eman onduan deüse gabe baratü zen.

 

 8

 

 Españalako, Iraty-rako bidez orai trenkatürik

 Hanko mendi ta oihan ederrak phüzkatan dir'ezarririk

 Haietan gainti arrotzak prunki thai gabe amiatürik

 Goiti beheiti kurri dabiltza üken gabe athertzerik.

 

 9

 

 Iraty-ko oihan bazterrian Bagargitako bizkarrin

 Herri berri bat sortzen ari da hala-nula Hegixurin

 Kanpotiarren inganatzeko zer ez daite oithin egin

 Bena Jaunaren hexan den lana ez otoi arren desegin.

 

 10

 

 Gizona izan ez den günetan ez da seküla gerlarik

 Sosa gidari den lekietan ez da xütitzen bakerik

 Kasü ez dadin sekülan afit bortü hoitan holakorik

 Bakian bizi den atendesak ez tü ez beste beldürrik.

 

 11

 

 Bizi-manera berrien kuntre ez düt haxitüren herra

 Errespetatzen balinbadie gure huntarzün zaharra

 Bena entzüler diot oihüka ezin eztitüz sükarra

 Aspaldi-danik lanian dela Larrañen ürka-bülhürra.

 

 12

 

 Breset hoietan ez dirateke denak ororen gostüko

 Halarik ere eniz düdatzen egiaren erraiteko

 Larrañek ez du arrotz beharrik uhurian bizitzeko

 Jinkuak egin beitü Larrañe oso Larraindarrendako.

 

 13

 

 Ene erranek kolpatüz nurbait agitü bada minbera

 Berantü gabe altxa dadila lür huntarik petik gora

 Amikeñeki argizagilat phorruantxu lanthatzera

 Edo bestelan Akamarrerat Phetisantzen bazkatzera.

 

 14

 

 Agur Larrañe, Larraintarreki, jente gozo afablia!

 Zien pareko ükenik ere mündiak hunez doblia

 Lür hunen izena lizateke «Batarzünaren etxia»

 Ni orai ixil, tanpez ez dadin iratzar zien khexia.


inprimatu