inprimatu
Langilleari
Izenburua:
Langilleari
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1931
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
10.zk.
Orrialdea:
60-61

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Langilleari

 

 

 1

 

 Gipuzkoako partian

 kariñoz bizi gaitian

 uniyo eder batian;

 milla beratzireun ta ogeigarrena

 kunplitzen zaigun urtian

 Jainkuak digun suertian

 justu gabiltza portian

 osasuna dan artian.

 

 2

 

 Bertsuak jartzen naiz asi

 ez derizkiot itsusi

 gusto dubenak ikasi;

 erreinu ontan desiatzen du

 estranjeruak nagusi,

 guziyak nai degu bizi

 ¿oyek ainbeste noblezi

 guk ez aldegu merezi?

 

 3

 

 Aurten mudantza berriya

 Donostiyan da jarriya

 ordubetako neurriya;

 zortzi orduan irabazten da

 jornaleruen ogiya,

 argitu zaigu begiya,

 au ez da txorakeriya,

 bazan zerbaiten premiya.

 

 4

 

 Oraingo reglamentuak

 zuzendu ditugu puntubak,

 ez daude lengo kontubak,

 zenbat fabore egin lezaken

 gizon baten talentubak,

 baliyo du errespetubak,

 geroko eskarmentubak,

 oik dira pundamentubak.

 

 5

 

 Beiñ akordatzen naizela

 kintzena billa guazela,

 bost urte bada au zela;

 nagusi bati aditu niyon,

 pioyarentzat biartzela

 ordu askoko karzela,

 amenazua bestela

 Txinako beltzak bezela.

 

 6

 

 Gure orduko jarrera

 pentsurik gabe lanera,

 biurtugiyan larrera;

 beti mendian nai ginduztenok

 lengo oitura zarrera

 eman diguten karrera

 oraiñ artian txarrera

 ez dakit onez aurrera.

 

 7

 

 Langilliaren bizitza

 bastante penagarritza,

 jendiak ala deritza;

 guk dabilkigun diariyua

 ez da uts egiten gaitza

 kunplitzen ez baida itza

 estimaziyo murritza,

 progaturikan gabiltza.

 

 8

 

 Nekazarien izketa

 penoso dala usteta,

 estutasunez beteta

 kontribuziyo aundiyarekiñ

 eziñ burutu zuten ta

 zedulak eta patenta

 lenagokua errenta

 argitutzeko kopeta

 

 9

 

 Zer moduz itzegin zuten

 egonduba naiz entzuten,

 bat edo batek miñ zuben;

 baserritarrak aritu zaizkit

 dauzkaten penak esaten

 nun nai gizonak izaten

 oaiñ batalla bat jozaten

 arrazoi ere bazuten.

 

 10

 

 Tratalariyen legia

 batzuen abillidadia

 guk degun bañan obia;

 aldezakenak etxe aldera

 bere posiblidadia

 libre balego bidia

 geyenak degun iria

 nik aitortzen det neria

 

 11

 

 zan da zerbait agostu

 guziyak giyaden poztu

 oraindik ez zaigu aztu;

 jenero dana errira sartzen

 bagendun naiko apostu

 sayatzen danari justu

 irabazirik ez ostu

 beretzat geyegi ez tu.

 

 12

 

 Batzuben atrebien ziyak

 maliziyetan jantziyak

 elkarri erakutsiyak;

 urikan gake mustillu utsez

 bete zitezken ontziyak

 tragatu ditu Frantziyak

 gu gaude baju utziyak

 oyentzat abundantziyak.

 

 13

 

 Gure Españiyan landute

 zergatik dagon arlote

 konsideratzen aldute;

 jakiña dago gauzik onena

 kanpora bigaltzen ba dute

 deretxua abundante

 alperrak gizendu arte

 oyek pegatzen digute.

 

 14

 

 Ortik ez dator gauz onik

 beardegun ontasunik

 bizitze ezkero personik;

 zerbait dubenak aditu nai ez

 arlotiaren esanik

 kulpante asko izanik

 ez det esaten izenik

 bagaude jende zuzenik.

 

 15

 

 Zorioneko botuak

 nola litezken justuak

 ortik atera kontuak;

 egun batian ondo itz egiñ

 andik aurrera lutuak

 egañiyoko tratuak

 gu gaude obligatuak 

 ordenak eztu artuak,

 

 16

 

 Agintzalleak kejatu

 eziñ dirala bajatu

 aundiyenera jokatu;

 langillearen izerditikan

 zembaitek naidu zupatu

 bere legiak ukatu

 opiniyua trukatu

 ¿ori oz alda pekatu?

 

 17

 

 Gauza guziya gazitzen

 guri sufrituazitzen

 erakusteko bizitzen;

 jornal txikitik arigeranak

 seme alabak azitzen

 eskola erakutsitzen

 mantentzen eta jantzitzen

 ez degu erraz luzitzen.

 

 18

 

 Emen bizi dan jendia

 gauza onaren zalia

 debalde sortzen balia;

 baserritikan biltzen ez bada

 pobrezan dago kalia

 geyenak iru badira

 beti zerbaiten galdia

 oyek egiyak aldira?

 

 19

 

 Gaur etxe asko genduan

 juntu alkarren onduban

 jabiak daki nonduban;

 preziyo ona izan ezkero

 obe genduke lenguan

 garesti daude suelduan

 iñork ez du nai galduban

 au pasatzen da munduban.

 

 20

 

 Langille baserritarra

 ez det ikusten bakarra

 indartu nairik bazterra;

 zenbait nagusik egiten dik

 gero gañetikan farra

 errenta jarri azkarra

 kargatziatik bizkarra

 edukaziyo kaskarra.

 

 21

 

 Danak ez dira kulpante

 naiduenari bakante

 graziyak eman aparte;

 beste zenbaitek langillientzat

 kariño obia daukate

 oyek diran mediante

 argitzen gera bastante,

 jeniyo iguala ez dute.

 

 22

 

 Kalian daukagun moda

 pobria betikan gora

 tellatubaren ondora,

 eskallerarik mantxatu gabe

 pasa dezala denbora

 ordenanza egongo da

 naiz errenditu lengora

 aidian eziñ joango da.

 

 23

 

 Gu gaude beti nekian

 sobrante gutxi kofrian

 gastatutzeko golpian;

 endredo asko ez degu jartzen

 kasinuan ta kalian

 au esan biar nukian

 onena zer litekian

 pobrezan eta pakian.

 

 24

 

 Badegu ayudantia

 guziyen Jabe maitia

 birtute aundiz betia;

 desio nuke modu obian

 jenerua eramatia

 nik badet borondatia

 zabaldutzeko atia

 auxen da errematia.

 


inprimatu