inprimatu
Lagunt eta Maita
Izenburua:
Lagunt eta Maita
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2045.zk.
Orrialdea:
[9]

Lagunt eta Maita

 

 1

 

 Biarnon Eüskaldünak bizi ginen

 Beste mündü hanitx bezala

 Bekhan elgar ikhusiz bai eta

 Ez elgarganatzen seküla

 Amak txoriño bat igorri dü

 Bi hegalak zabal zabala

 Erregen jauregin phausatü da

 Beha zazie xaramela.

 

 Errepika:

 

 Jeiki jeik' Pau-eko Eüskaldünak

 Zohardik ederrena beita

 Batarzün berri bat badüzie

 Ziren lagüntzaren goraita

 Oro hari arrima zitaie

 Haren amodio perfeita

 Zirentako beita

 Eüskaldünek haita

 Bethikoz: "Lagünt eta Maita"

 

 2

 

 Dei sühar xarmant hori entzünik

 Salduan gira bibilkatü

 Eta elgar ezatügüz geroz .

 Aldika gük errepikatü

 Gidari unestak badütügü

 Denak lanari gogoz lothü

 Alagrantzian bizi girade

 Dantzarik Khantarik batügü

 

 3

 

 Sor lekhia kasik ageri da

 Hortxek dügü bi ürhatsetan

 Hura orhitürik hemen gira

 Euskaldün aurhidik herrokan

 "Ama" abandonatürik beita

 Bere orhidüra zaharretan

 Gük süstengatüren dügü bethi

 Gure egin ahal orotan.


inprimatu