inprimatu
Ene lehen kusi zena
Izenburua:
Ene lehen kusi zena
Sinadura:
Kusi Fidel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Kusi Fidel

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1641.zk.
Orrialdea:
5

Ene lehen ikusi zena

 

Kusi Fidel

 

 1

 

 Uste gabean berri trixte bat egun zeraut arribatu

 Ortzaizen dela lehen kusi bat mundu huntarik partitu

 Fede handia ba zuen eta orantxe du baliatu

 Ez da dudarik Jaunak duela zeruan gora altxatu.

 

 2

 

 Fedez handia eta gainera bestez konsideratua

 Behar ordua kusiz geroztik, harek laster zerbitzua

 Aspaldi huntan osagarriaz zabilan delikatua

 Haren sofritze guziez orai izanen da pagatua.

 

 3

 

 Oino berriki igorri nion nere azken eskutitza

 Erantzunaren beha nindagon, hura nuen esperantza

 Bainan galdu dut berri emaile fidel eta baliosa

 Haren galtziak ilundu deraut ahul daukatan biotza.

 

 4

 

 Hari eskerrak muntatua dut heien jendaki arbola

 Ez bait nezaken deuse gisetan lan hori egin bestela

 Orai horgatik familiari egiten dut nik apela

 Nik egin lana amaren orde umek altxa dezatela.

 

 5

 

 Batzuen ama izan da eta bere lagunain esposa

 Bien artean altxatu dute familia baliosa

 Ama gaixoak bere umeri beti zabalik biotza

 Halako bati denek zor dugu salbamenduko otoitza.

 

 6

 

 Dolumin handi, hunen jasaiten juntatzen niz familiari

 Sabel berean egon haziak lotuak gire elgarri

 Geroztik dire mundura sortu lau generazio berri

 Denak fededun zintzoak eta ez lotsa beren lanari.

 

 7

 

 Orai galtze hau ezin ahal dut bizi huntan ahantziko

 Sobera froga bilduak ditut aise hartaz oroitzeko

 Jaunak ahala eman balezo nere galden entzuteko

 Leku bat nere atxik dezala, harat joaiten naizeneko.

 

 8

 

 Otoitz kartsu bat bihotzez zuri, kusi Maria Terexa

 Bizian izan fede handiak eman dezautzun laguntza

 Jainko maitea, «zutan bakarrik» zuen harek esperantza

 Saritzat orai zeru gainean emozu horgo babesa.


inprimatu