inprimatu
Txoritxua
Izenburua:
Txoritxua
Sinadura:
Ksal Otegi, Felipe
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ksal Otegi, Felipe

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
29.zk.
Orrialdea:
186

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Txoritxua

 

Kasal Otegi, Felipe

 

 1

 

 Txori txikiyak kantari

 gustora oi dira ari,

 Udaberrian pozak,

 nonbait oyen biyotzak

 alaiturik dira jarri,

 naiz Neguan izan larri.

 

 2

 

 Ona danian etortzen

 txarra zayote aztutzen;

 gaxuak beren penak

 gisa orretan denak

 dituzte laister lajatzen

 pipirripika kantatzen.

 

 3

 

 Oyen pipirripikuak,

 oso dira eztitsuak

 goizian goiz kanpuan,

 txara edo basuan,

 biligarro ta xoxuak

 dituzte kanta gozuak.

 

 4

 

 Batzubek kabi prestatzen

 bestiak jankai billatzen

 sayatzen dira orla,

 baņan ezdakit nola,

 gaxuak dira moldatzen

 beren umiak azitzen.

 

 5

 

 Azirik, aman atzetik

 egatzen dute kabitik,

 jankai billa laguntzen

 dira amak ibiltzen,

 ume maitian ondotik

 erakustiaren gatik.

 

 6

 

 Amak beren ondotikan

 ibiltzen dira pozikan,

 naiz gero eskerrikan,

 umiaren gandikan,

 askorik ez izanikan

 gaxuak pena baizikan.

 

 7

 

 Alda miņ aundiyagorik

 ama batentzako danik

 umiak azitzia

 ta gabe gelditzia

 denak galdurik; bakarrik

 bete maitiak izanik?

 

 8

 

 Umiak billatu naiyan,

 zoratutzeko zoriyan,

 ibiltzen dira amak

 igaroriyan lanak

 sentirik biyotz erdiyan

 iņola eziņ etsiyan.

 


inprimatu