inprimatu
Aurtengo ateraldia
Izenburua:
Aurtengo ateraldia
Sinadura:
Kostakoa
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Kostakoa

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1827.zk.
Orrialdea:
7

Aurtengo ateraldia

 

Kostakoa

 

 1

 

 Iratzar gaiten denak, bihotz'alegera

 Alaitzen garenean goaz kantatzera

 Adixkide maiteak, nik dutan desira

 Egun zoriontsu bat dener eskaintzera!

 

 2

 

 Bilduak garen denak, Jainkoak egun on

 Luzaz izan dezagun hoinbertze zorion

 Pidaia hunek ekar dezala zerbait on

 Gosari bat guretzat Baigorrin prest zagon.

 

 3

 

 Euskal-Herri guzia kurritzen badare

 Ez zazuela otoi ahantzi Luzaide

 Jende maitagarriak, denekin haurride

 Urrezko bihotz batez erakusten dute.

 

 4

 

 Arnegi ta Luzaide hauzo herri dira

 Elgarrekin askotan goxatzen baitira

 Horko jendea dabil itzul eta bira

 Bakearen seinale hortan ageri da.

 

 5

 

 Atsegingarri baita pausua hartzea

 Kurri ibiliz geroz on da bazkaltzea

 Arnegin hotel hauta badut aditzea

 Klementene famatu goazen agurtzera.

 

 6

 

 Sobera Jainkoar baitugu galdegin

 Egun bakar batentzat badugu zer egin

 Denak penaz utzi-ta beharko aldegin

 Egun xoragarri bat izanik Arnegin!


inprimatu