Maita dezagun
Kasal Otegi, Felipe
Izkuntz guria maita dezagun
Bear bezela biyotzez,
Ezdegu bada ibilli bear
Itz egiteko guk lotsez;
Eta arkitu ezdediñ ama
Guregatikan negarrez,
Ipin dezagun apaindurikan
Aritz ederren adarrez.
Euskara eder maitiagatik
Egingo det alegiña,
Naiz nere luma eziñ alchatu
Nik nai nezakien diña;
Esaten det nik biyotzetikan
Naizela euskaldun fiña,
Nere odola galdu naigodet
Ez utzi euskera-griña.
Maita dezagun gure izkuntza
Euskaldunak geradenak,
Maita dezagun anai maitiak
Biyotz prestua degunak;
Aurrera bada galdu ezdediñ
Itzegin dezagun danak,
Beso zabalik artuko gaitu
Bere biyotzera amak.
Mintsu ote dan iduritzen zait
Amacho gure Euskera,
Gaitza sartuba daukagulako
Euskal-erri abetara;
Sartu zitzaigun ondo geundenak
Guztiyak gaizki jartzera,
Eta ginduzen libertadeak
Geyenak lurperatzera.
¿Non dira gure aita bisabak?
¿Otegaituzte ikusten
Zeru zabala eder ortatik
Nola geraden gertatzen?
Etsayen kontra ibilli ziran
Beren odola isurtzen
Lengo lege on ginduzen ayek
Guri eskuetaratzen.
Bai! egin zuten alegin dana
Gizagajuak gugatik,
Beste ainbeste ¿otegenduke
Egingo guk ayengatik?
Oju egiñaz esan dezagun
¡Bai! biyotzaren erditik,
Ayen odolaren kutsurikan
Ezdala galdu oraindik.