Iruchulo
Casal eta Otegui, Felipe
Zoraturikan arkitutzen naiz
Iruchulori begira,
ikusirikan urte guchiyan
onek egin duben jira
gisa ontara, ez naiz bakarrik,
asko arritutzen dira,
arte batzubez azaldu gabe
kanpuan izan badira.
Berrogei urte izango dira
irten nitzala emendik,
baņan nik ez det arkitu iņon
un beziņ uri pollitik;
Euskal-erriya oroitutzian
negar egiten nuben nik,
baņan biyotzak esaten ziran
biur zindezke oraindik.
Jaungoikoari eskatzen niyon
osasuna emateko,
Euskal-erriya irichi arte
nere seaska ikusteko;
eta orduan Ama euskarai
alegiņa laguntzeko,
betikotasun ordu artian
ez nituela utziko.
Osasun ona eman ziraden
neri Jaungoiko maitiak,
andikan laster ekarri nindun
Iruchulora ontziak;
azkar pozakin bete ziraden
malkoz nere bi begiak,
esanaz au da lasaitasuna
artudun biyotz neriak,
ĄO! uri gure maitagarriya
galleuki zera azaltzen,
zuri ematen dizuten fama
denak dute ezagutzen
mundu guztiyan zuregatikan
askok dute itzegiten,
zu aiņ eder ta garbiyagorik
besterik ez dala arkitzen.
Ugarte baten gisa zerade
arkitzen uran erdian,
badirurizu klabelliņ sorta
lorontziyaren gaņian;
Koncha ederrea zurekin dezu
bsterik ez dan aņian,
erru char asko kontzen dituna
beartzen geradenian.
Eliz dorreko eztill soņua
aditutzen det orainchen,
itsas aideak nere aldera
oyartzuna du ekartzen;
baga aundiyak orru egiņaz
ikusten ditut etortzen,
ondartzan gero lorturik dira
Mrumur utzera biurtzen
Mendi ederrak ere daukatzu
gordelekutzat urrian,
Jauregi chiki pollitak dira
ikusten arbol tartian:
edertasunan ispillu zera
mundu guztiyan aurrian,
beti onela azal zaitia
loratsu larros gaņian.