inprimatu
Urteak johan
Izenburua:
Urteak johan
Sinadura:
Karrika, Beat
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Karrika, Beat

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1781.zk.
Orrialdea:
6

Urteak johan

 

Karrika, Beat

 

 1

 

 Ene urteak johan

 firu firurika

 Aldiz orhoitzapenak

 etorki jauzika

 Agurrak pentze, alor

 ur eta mendixka,

 Zuen denen altzoan

 hor dago "Karrika",

 

 2

 

 Atera jalgi eta

 zoin zen miresgarri

 Etxeak han hemenka

 agurka elgarri

 Elizako dorrea

 bihotz altxagarri

 Aspaldiko Elhina

 denen ikusgarri.

 

 3

 

 Adina jin orduko

 soiteko kanpora

 Ozartu zitzaizkitan

 bihotz beratzera

 Gero zenbat alditan

 etorri gogora

 Ez naiz menturatuko

 xuxen kondatzera.

 

 4

 

 Zer zuten bada nitan

 hoin barna sartzeko

 Edo ene ondotik

 hola ibiltzeko

 Umezurtzen artetik

 bat fagoratzeko

 Berex nezake bertan

 Armendaritzeko!


inprimatu