inprimatu
Korkosha ta errena
Izenburua:
Korkosha ta errena
Sinadura:
Kaiku
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Kaiku

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
36.zk.
Orrialdea:
227

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Korkoxa ta errena

 

Kaiku

 

 1

 

 Ikaragarria da

 Gaur gertatzen dana

 Eskondutzen dirade

 Korkox ta errena

 Gertaera onek du

 Jarri esankisuna

 Entzun kale betian

 Jendien ezana.

 

 2

 

 Begi ertz gorriduna

 Arpegi itxusia

 Beso galantak eta

 Zudurra luzia

 Biskarrean korkoxa

 Txit gaizki jantzia

 Au da guri Kanutan

 Iduri tristia.

 

 3

 

 Entzun gure jeboak

 Duena esaten:

 Bizkarreko korkoxak

 Badu itxusitzen

 Pozik nai nuke ikusi

 Nola dan geratzen

 Zaionian Kanutai

 Barrena betetzen.

 

 4

 

 Mutilla da, Baldaxar

 Kankallu gogorra

 Baņa oņ bat duena

 Motx eta okerra.

 Eraten da jokuan

 Guztizko askarra

 Erreko luke berriz

 Tximeni kelarra.

 

 5

 

 Abek dira gaurkoan

 Diranak eskontzen

 Eta erri guztiya

 Dutenak alaitzen.

 Eleiz barrenen dira

 Alkarganatutzen,

 Bada jendea ugari

 Berak ikusitzen.

 

 6

 

 Eleizan ta kalean

 jendea itxoiten

 Beren kontura parrez

 Barrenak lertutzen.

 Errian ongi biyak

 Dira ezagutzen

 Ta onek du jendea

 Gaur astoratutzen.

 


inprimatu