inprimatu
"Korrika"
Izenburua:
"Korrika"
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1654.zk.
Orrialdea:
5

"Korrika"

 

 1

 

 Nafarroatik etorri zaiku iparralderat Korrika

 Bazter guziak harrotu ditu dena kantu ta musika

 Euskal-mintzaira gurea dela denek dugun errepika

 Beti euskaraz mintza ditela baserria ta karrika.

 

 2

 

 Muga-zubian burua gora lehen lehena zen Xanpun

 Bertsulariak euskal-lanetan ardura dira xapeldun

 Hure bezala Euskadin barna baginen milaka lagun

 Denak lasterka ibiltzekoak agertu nahiz euskaldun.

 

 3

 

 Obra ederrak, beharrezkoak horra gure ikastolak

 Fruituak nasai biltzea gatik landatu diren arbolak

 Herriak otoi lagun ditzala herrian sortu eskolak

 Hortarat gaitu guziak deitzen gure euskaldun odolak.

 

 4

 

 Gau-eskolekin abiatu da sail bat guziz baliosa

 Denek euskara ikas dezaten hauxe da lan seriosa

 Segi aurrera adixkideak gure bihotzak derasa

 Loren'artean euskara dela paregabeko arrosa.

 

 5

 

 Korrika-Bia lagundu nahiz Donibanen zen Oskorri

 Haurridetarat kartsuki baita hego-aldetik etorri

 Kantuak dauzka argi-argiak lotsakorrentzat sokorri

 Hiru kolore ditu maitenak: perde, xuri eta gorri.

 

 6

 

 Ibilaldi bau ezin ditake Euskal-Herrian azkena

 Iraupenekin borrokatzea hori dugu segurrena

 Mundu guziak jakin dezala non dagon lege xuxena

 Euskaldunentzat euskara dela ontasunetan lehena.


inprimatu