inprimatu
Konseilua
Izenburua:
Konseilua
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
ç
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1963
Argitalpenaren urtea:
Alea:
675.zk.
Orrialdea:
4

Konseilua

 

 1

 

 Neskatcha, sinets nezazu, ordu bada oraino:

 Hauta zazu gizongaia plantako bezain sano,

 Beti argi, urhats fermu, amets-egile baino

 Gogoa alegerago eta zentzudunago.

 

 2

 

 Izan chintcho guziekin, erain gabe lillura:

 Ez utz hala ez denikan nehori sinestera.

 Bainan zuhauren bihotza izan zazu gupira:

 Sendimenduz josietan ez har zure senharra.

 

 3

 

 Jitez jostakin baitzira eta laket irria,

 Kasu lagunak ez dezan goibel zure bizia;

 Samur-beratza bazinu, jelos laite guzia,

 Etchean goizetik arrats hedatuz tristezia.

 

 4

 

 Ez-deus batek zauri liro beharbada handizki

 Gizon sendimendutsua, huts ttipiena saki.

 Igurikatu musua eskastean, nork daki

 Zoin dohakabe litaken - etsitzerat johaki?

 

 5

 

 Senhar bihotz-eriekin emaztek lana frango;

 Bethi huts-egin beldurrez gero ta ikarago:

 Mama gocho soberakin ala pereka mengo,

 Gisa oroz jeloskorra ezin egona dago.

 

 6

 

 Laguna usaian baino amorosago bada,

 Zer den ala tronperia, jaun tristeak barranda;

 Emazteak lachoago izanez besarkada,

 Horra berriz nagusia andreari mesfida.

 

 7

 

 Neskatcha, ez hauta beraz horrelako gizonik.

 Ez zinuke zorionik, zurerik ez harenik.

 Ez zinukete menturaz zuk ez harek hobenik;

 Bainan zertako munduan sofri behar gaberik?


inprimatu