inprimatu
Kocheparen gantzugailua
Izenburua:
Kocheparen gantzugailua
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1953
Argitalpenaren urtea:
Alea:
196.zk.
Orrialdea:
5

Kocheparen gantzugailua

 

 1

 

 Ezkont-minez eritua, Josepez jabetzeko,

 Kochepak bere mutturra nola du legunduko?

 Donibanen

 ba omen da

 hortako

 hainitz po, hainitz po,

 hainitz po, po, po, po....

 Donibanen ba omen da hortako

 hainitz potikario.

 

 2

 

 - Jauna, arpegi-larrua behar nuke untatu;

 Den krema hoberenetik boita bat emadazu!

 - Hau har-azu:

 Finagorik

 ez dugu;

 ehun li, ehun li,

 ehun li, li, li, li...

 Hau har-azu, finagorik ez dugu:

 ehun libera duzu!...

 

 3

 

 Bainan, haurra. Kremaņo hau emaiten duzularik,

 Chuhurra balinbaduzu, ez erabil mirailik:

 Lo egin'ta,

 Goiz-argia

 delarik,

 ez duke, ez duke,

 ez duke, ke, ke, ke...

 Lo egin'ta, goiz-argia delarik,

 ez dukezu parerik !

 

 4

 

 Biharamun goiza jinik, Kochepa aphaindu zen,

 Chapel eta esku-larru, deusik eskas ez zuen:

 Mirailari

 So'gin gabe

 jalgi zen:

 - beha zein, beha zein,

 beha zein, zein, zein, zein...

 Mirailari so'gin gabe, jalgi zen:

 - Beha zein eder naizen!

 

 5

 

 Kochepak bide hoietan baduela behari

 hor heldu zaio Josepe, harritua iduri:

 - Oi Kochepa,

 Zer dun bisai

 Beltz hori?

 Nausi dun, nausi dun,

 nausi dun, dun, dun,

 Oi Kochepa, zer dun bisai beltz hori?

 Nausi dun ikhatzari!

 

 6

 

 Potikario Jaunari neskatohak baderauko:

 - Zer krema eman dautazu gisa hortan belzteko?

 - Zapetena

 banadukan

 nik asko...

 Kochepa, Kochepa,

 Kochepa, pa, pa, pa...

 Zapetena banadukan nik asko...

 Kochepa batendako!


inprimatu