inprimatu
Koantchitoren ihizia
Izenburua:
Koantchitoren ihizia
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
Alea:
780.zk.
Orrialdea:
4

Koantchitoren ihizia

 

 1

 

 Ihiztari handi bat Baigorrin badugu,

 Koantchitoren fama ezagutzen dugu:

 Otso gaichto batentzat chakur bat hiltzen du,

 Holako gizon batek zerbait balio du!...

 

 2

 

 Otsoa karrikan da!... norbaitek erranik,

 Badoa Koantchito, arma kargaturik.

 Ez du, ez, abisatu auzoko jenderik,

 Primaren altchatzeko ez nahiz lagunik...

 

 3

 

 Espantuka jiten da, otsoa hil eta,

 Bizkarrian emanik, han estekatu-ta,

 Erranez bere baitan: Etchian zer besta,

 Lehenik ostatian edanen dut pinta!...

 

 4

 

 Otsoa pausaturik, badoa lasterrez

 Emaztiaren ganat, salda prest duenez:

 Zer lana dutan egin, nik ukaldi batez,

 Ehun liberako bat baduket zuzenez!...

 

 5

 

 Otsoa hil dutela jakinik berria,

 Hasarrian heldu da horaren jabia:

 Urde gizon debria, nun dukek zenzia?

 Ez ahal duk karrikan otsoen tegia!...

 

 6

 

 Jabiaren etcherat, bide laburrenez,

 Zabilan Koantchito, begiak nigarrez:

 Urriki badut aski zakur hori hilez,

 Beraz ibiliko niz barkamendu galdez.

 

 7

 

 Han, barkatu dakote, irria hortzetan:

 Enganatzen ez dena, ez da mundu huntan,

 Koantchito gaizoa, zoazi bakian.

 Hobeki kasu egin hurrango aldian!...

 

 8

 

 Ichtorio guzia nahi dut aipatu:

 Bi guarda kaskoinak baitira gertatu,

 Pichtoleta eskian han ziren plantatu,

 Armak huts egin balu beharrez tiratu!...


inprimatu