inprimatu
Katixa
Izenburua:
Katixa
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
942.zk.
Orrialdea:
5

Katixa

 

 1

 

 Gure Katixa bihotzez handi,

 Baduelarik urguluz gaindi:

 Damurik ez du bisaia eder.

 Nola antola hoinbertze oker?

 Badoa, xilindrin, xilindrin, xilindrina,

 Botikario jaunaren gana

 Larru-tindu-keta.

 

 2

 

 Jauna, badea hemen saltzeko

 Gantzugailurik bisai untzeko?

 Zonhatetan da ontza bedera?

 - Ungailu ontza hiru libera...

 - O Jauna, xitindrin, xilindrin, xilindrina,

 Ontza-erdi bat emazu, ona,

 Antola nadila!

 

 3

 

 - Gaixo Katixa, gantzutu-eta

 Ez otoi beira hire miraila!

 Jauntzirik gauko hire mantarra

 Habil oherat xuri-xuria!

 Biharko, xitindrin, xilindrin, xilindrina,

 Atzarriko hiz tinduz egina

 Lili ederrena!

 

 4

 

 Argitu ordu biharamuna,

 Katixa joan zen apin-apina,

 Agertu nahiz hirian gaindi

 Panpina bezain amiragarri.

 Gaixoa, xilindrin, xilindrin, xilindrina,

 Ikusi gabe bere miraila

 Jalgi zen hirira.

 

 5

 

 Gizon-gaiaren oi harridura,

 Bere Katixa ikusi-eta:

 - Nundik heldu hiz? Ez dun kararik,

 Bisai guzia maskaraturik,

 Iduri, xilindrin, xilindrin, xilindrina,

 Eltze-azpia, kelder-laratza,

 Hain baihiz bel-beltza!

 

 6

 

 Huna Katixa koleran jina

 Botikario jaunaren gana:

 - Zer gantzugailu dautazu saldu?

 - Ziraja daunat barda fornitu!

 Ikasan, xilindrin, xilindrin, xilindrina,

 Ehizala hi, zalamandrana,

 Tinduko egina!

 

 7

 

 - Nundik dakizu, gizon zikina,

 Sortuz zertako nizan egina?

 Badut bihotz bat askok bezala

 Jakizu deika mintzo zaitala.

 Jakizu, xilindrin, xilindrin, xilindrina,

 Nahi lukela bisaia ere

 Jar lakion alde!


inprimatu