inprimatu
Agur-ona edo Salbea
Izenburua:
Agur-ona edo Salbea
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1889
Argitalpenaren urtea:
20
Alea:
Orrialdea:
394

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Agur-ona edo Salbea

 

 

 Agur errukizko

 Ama Erregiña,

 Gure uste, bizitza

 Eta atsegiña!

 Eba-ren umedi

 Erbeste egiña

 Danok zure deyez

 Gaude alegiña.

 

 Biotzez zuganonz

 Gatoz penetan

 Negar samiñezko

 Ibar onetan.

 ¡Gure bitarteko

 Ama benetan!

 Beti euki gaitzatzu

 Zuk niniyetan.

 

 Begi gozatsu oyek

 Gugan jorisik

 ¡Birjiñ Biotz-bera!

 Ez kendu emendik.

 Oraiñ ta eriotzan

 Beti gorderik,

 Aurkeztu, arren, Jesus,

 Zeruraturik.

 


inprimatu