inprimatu
Kargudunen bazkaria
Izenburua:
Kargudunen bazkaria
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1946
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
89.zk.
Orrialdea:
3

Kargudunen bazkaria

 

 

 1

 

 Konseiluko herriek atzo lanen lana

 Banket bat egin dute jan aldi bat ona:

 Pentsaturik, orotan moda den bezala,

 Hortik behar zutela hasi beren saila.

 

 2

 

 Platak dituztenean ontsa deskargatu,

 Hamazazpi  botoila jauts ahala  hustu,

 Basoak jo dituzte fierki trinkatzeko:

 Betiri mintzatu da denent aintzineko.

 

 3

 

 - Zer abantail handia, Jaun mera, guretzat

 Zu hemen baitzitugu denen gidaritzat.

 Zure goberna onak laster behar ditu

 Egiteko makurrak chuchen arranjatu.

 

 4

 

 - Bai, hala da segurki dio gure merak,

 Ikusiz gaizki joaki hemengo manerak,

 Kargu hau onhartu dut karitate hutsez

 Eta ez handi nahiz edo banitatez.

 

 5

 

 O zonbat makur bide gure leku huntan

 Paratu izan dugun ondar urthe hautan!

 Bai gogora lakiket hemen berehala

 Bizpairu egunez zuei kond'ahala.

 

 6

 

 Herriak aita ditu jende bide onak

 Penatuz izerditan bagabiltza denak.

 Ahunzka igan behar malda-patarretan,

 Belhaunak ere trenpan ibai chumenetan.

 

 7

 

 Eliza ta meria biak johan dira,

 Aspaldi usteldurik kolpez erortzera!

 Herriko haitzak eta gure lur komunak

 Merek adichkideri urrurik emanak!

 

 8

 

 Zonbat sos bazterretan gaizki gastatuiak!

 Zonbat kondu itsurat makhur ezarriak!

 Eta pleinta ttipi bat choil egiten bazen,

 Bazakiten ichilka merek mendekatzen.

 

 9

 

 Jaunak, hemendik goiti, gauzak bertze moldez,

 Joanen dira herrian segur ene ordrez!

 Jende guziak kontent ditut ezarriko,

 Nik meriako charpa gerrian dudano.

 

 10

 

 Herri huntan gu gira, Jaunak, kapablenik

 Aferen gidatzeko bide chuchenetik:

 Bertzek utz lirokete orga lerratzera,

 Hausteko hirriskuan, erreka-zolara.

 

 11

 

 Guziek desiratu behar dugu beraz

 Kargu balios huntan bizi gaitzen luzaz:

 Orai dugun trinkatuz edan orok puntcha!

 Horra ni jaun meraren lehen ordenanteha!

 

 12

 

 Berriz basoak jorik denek inguruan,

 Oihuka hasten dira chutik errepikan:

 Bizi bedi Jaun mera, bizi ehun urthez!

 Bai eta kontseilua bertze berrehunez!


inprimatu