inprimatu
Kantu berri batzuek
Izenburua:
Kantu berri batzuek
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1962
Argitalpenaren urtea:
Alea:
612.zk.
Orrialdea:
4

Kantu berri batzuek

 

 1

 

 Kantu burni batzuek noa kantatzera,

 Disimularik gabe klarki mintzatzera:

 Suieta ez dut nahi utzi pasatzera

 Denek jakin dezaten zertaz den afera.

 

 2

 

 Mila zortzi ehun-ta- berroi-ta-hamarraz.

 Orhoitzeko parada izanen dut arras:

 Lo tuntik egin gabe erdietan gabaz,

 Bethi pentsamendutan hasi nuen lanaz.

 

 3

 

 Amodiotan nintzen presuna batekin;

 Hitzemanak ere bai, biak elgarrekin.

 Zoazte fidatzera oraiko gaztekin

 ĞEzağ deklaratu daut mila eskusekin!

 

 4

 

 Nola zaizkon ahantzi promes eta fede

 Maiteak halarikan ez daut segur gorde.

 Adichkide batzuek ez nituen alde.

 Bego afera hortan: nor diren ez galde.

 

 5

 

 Nere kontrartuak badakit nor diren:

 Gauzaren gibelatzen behin hasi ziren,

 Luzatzearen bortchaz nuela utziren,

 Neska eni erranez zela doluturen.

 

 6

 

 Neskatcha gazte harek in du etsamina,

 Disimulatu nahiz bere huts-egina;

 Soberache zaiola nik dutan adina;

 Kasu huntan segurik arrazoin arina!

 

 7

 

 Hastetik bazakien adinaren berri,

 Zeren deklaraturik baikinen elgarri:

 Bi mila otchin dote aipaturik niri,

 Guzietan konforme ongi ginen jarri.

 

 8

 

 Zertako du hitzeman, erranez oraino

 Nehun etzela urus enekilan baino?

 Etzaio ahantziren segur hil artino,

 Desohoratu dela hitza jateraino!

 

 9

 

 Hoita-hamabi urte aurthen tut betheak:

 Zahartzekotan guti hotako urtheak...

 Arimak joaiten dire orainik gazteak

 Lunez ere estaltzen ez hala usteak.


inprimatu