inprimatu
Kanta jartzera noa
Izenburua:
Kanta jartzera noa
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1962
Argitalpenaren urtea:
Alea:
633.zk.
Orrialdea:
4

Kanta jartzera noa

 

 1

 

 Kanta kartzera noa neure buruari;

 Delitu eta kausa badaukat ugari!

 Bizi neke-zaila gertatu zait neri:

 Probatutzen duena eskarment; bedi!

 

 2

 

 Ezkondu gabetarik nintzen mutil-zartu

 Gero soldado nintzen karlistetan sartu.

 Geroztikan ez gira biziki edertu:

 Buhame bat bederen hobeko dut hartu!

 

 3

 

 Neska-zar bat tentatzen lehenik naiz hasi:

 Aipua egin diot berari lenbizi:

 «Hauk mutil tzar zikina» erran-ta ihesi:

 Estimazio tcharra ez dugu ikusi!!!

 

 4

 

 Hobe zitaken segur ichilik uztea

 Bata bezalakoa ginaden bestea; 

 Erran nion: «Zu ere ez zira gaztea!e»

 Irriz ez zaita hasi mutzurdin tristea?

 

 5

 

 Beste bat tokatu zait iturri-bidean,

 Haur bat frango haundia zaukala aldean:

 -Andre, nahi duzuia espos enekilan?

 Harek eni galdea diru asko dudan!

 

 6

 

 Bi ahuntz, astoño bat baduakat erdira,

 Zazpi ardi mendian, heiekin zakurra...

 Mutzurdin debru horrek: «Horrek zer dira?»

 Ezin akomeatuz galdu dut partida!

 

 7

 

 Alargun urdindu bat badaukat auzoan:

 Hari ere Joan naio libro zen kasuan:

 Lehenik aritu zait kobertsa gozoan

 Ezkontza hitz emanez akordu osoan!

 

 8

 

 Gau batez Joan nintzaion alarguntsa horri,

 Besarkatu beharrez egin nion irri:

 Ostikoz jo nau eta burlaka igorri

 Erran daut: «Ez geiago ni ganat ethorri!»

 

 9

 

 Atearen zilotik nindagon begira;

 Derrepente eman daut bertan despegida.

 Hori bezain asunak guziak badira,

 Donado-kasta luzaz begiratuko da!

 

 10

 

 Izena Kazinto dut, deitura Durruti

 Ezkondu nahi nuke bainan ez dut senti

 Ni hartuko nauenik urbil ez urruti...

 Horrela hobeko dut hil-artean bizi!


inprimatu