inprimatu
Kanbo-ko pleka-partida
Izenburua:
Kanbo-ko pleka-partida
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
909.zk.
Orrialdea:
5

Kanbo-ko pleka-partida

 

 1

 

 Joan den egunetan

 Ginauden penetan:

 Kanboarrak bethi desafioetan.

 Pleka hortaz zuten

 Proposa egiten:

 Ondotik ezin khen!

 Jakin nahi dugu orai zer dioten:

 Heian aski duten!

 

 2

 

 Adizak, oi Kanbo!

 Gazte haiz oraino.

 Ez duk behar gero izan horren bero!

 Nahiz den handia,

 Tatxarik gabia

 Hire abiltatia,

 Orai ikusi duk frogatuz egia

 Nor dukan nausia.

 

 3

 

 Desafioak handi

 Zituian aspaldi,

 Pleka nahi bazen bia bier hari.

 Bat Hardoy Kanboko

 Bertzia Intaxoko

 Elgarren auzoko

 Badute ba joko, oraino eskaxko:

 Emenda geroko!

 

 4

 

 Segur zuten berek,

 Diotenaz jendek,

 Etzirotela gal partidarik heiek.

 Aipaitziaz beraz

 Mattiu Aheztarraz

 Irriz zauden nardaz.

 Orhoituko dira zortzi huntan hartaz

 Ein dioten lanaz.

 

 5

 

 Kanboarra, ago

 Othoi ixilago

 Plazan jokatzian baduk hanitz haro.

 Bridazak mihia,

 Atxik modestia,

 Ez mendra jendia.

 Uli hark egin dauk zinez ausikia:

 Sendazak zauria.

 

 6

 

 Baxinabarretik,

 Nahiz Laphurditik,

 Bertze bien kontra ez zuten beldurrik.

 Ahetzetik Kanbo

 Ez da urrunago

 Hiru lekua baino:

 Handik bi anaia, harriturik nago,

 Bazituzten frango.

 

 7

 

 Egin den partida

 Bai aipagarri da:

 Han present zirenak orhoituko dira.

 Nahiz hanitz bazen

 Guziek zioten:

 «Zer da egun hemen?

 Jokori hoberik dudan da izan den

 Ez orai, ez leben!»

 

 8

 

 Zortzi bertsu berri

 Ditugu ezarri,

 Ustez egin gabe hobenik nehori.

 Erregretik gabe

 Nahi baiginuke

 Izan adixkide.

 Bertzen mendratzia ez dugula maite,

 Ikusiren dute.


inprimatu