inprimatu
Kaliforniatik jaunari mintzo
Izenburua:
Kaliforniatik jaunari mintzo
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
Alea:
759.zk.
Orrialdea:
4

Kaliforniatik Jainkoari mintzo

 

 1

 

 Jainko Jauna, barkatu ene ausartzia,

 Sobera balinbada hola mintzatzia;

 Beti danik ukan dut zure gutizia,

 Eman ere frangotan horren, etsenplia,

 Bainan jendek etzuten ainhitz sinetsia.

 

 2

 

 Sinheste eskas horri zuhau oharturik,

 Hortako othe zira hola kechaturik?...

 Etche ttipi gaichoa horrelaturik:

 Zure-ta ene planak bazaukan bertzerik,

 Sartu izan ezpalitz artean deurrurik.

 

 3

 

 Sartua den deurrua noiz den aterako?

 Zuk nahi duzunian hori, ageriko?

 Ni izanen naiz beti zuretzat lekuko!

 Hori izan ditaike ene iduriko,

 Etche hori denean eni itzuliko!

 

 4

 

 Etche horrek nahi du bere fontsekilan,

 Hal-ere ukanen du bizitzen aski lan.

 Zuk, Jainkoa, ez duzu nahiko sekulan

 Batzu gabean eta bertzeak denekilan

 Hori gertatzen baita auzo gaichtoekilan.

 

 5

 

 Penarik haundiena dutana gogoan

 Aita gaichoak zautan ezarri eskuan;

 Haren etchea zela eni ongi johan

 Zuzenagorik etzen izanik mundua,

 Urrunago badago har-azu ondoan.


inprimatu