inprimatu
Kaiet acheria
Izenburua:
Kaiet acheria
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
Alea:
356.zk.
Orrialdea:
4

Kaiet acheria

 

 1

 

 Gure herrian bada bethi zerbeit suiet

 Huna orai ere hat: erraiten dautzuiet:

 Zelhaian hatcheman da, acheritzat Kaiet:

 Bortha tcharrak dituzte hango oilateiek...

 Tralala, tralala la la...

 

 2

 

 Plazaren erditik zen acheria juana,

 Aitzinetik harturik kaiolaren plana:

 Abiatu bezala egin balu lana...

 Etzen ttipituz juanen acherien fama...

 

 3

 

 Kaiolan sarthu eta fite bezain sarri:

 Lephua bihurtzen dio oilo gaichoari.

 Oiloa karrankaka oihuka zen ari:

 Acheria bazela, nagusi jaunari...

 

 4

 

 Nagusia heldu da bere harmarekin:

 «Acheriak behar dik jkhusi enekin»...

 Kaiolaren ondorat hurbiltzearekin...

 Acheria gorde zen: ez jakin zer egin.

 

 5

 

 Gorde lekhuan dute acheria hesten

 Bainan laster zakote han nigarrez hasten

 Othoi, othoi ateha ideki dezoten:

 Urdandean ez dela acheririk hazten...

 

 6

 

 «Ago ichtan bat, ago, acheri chirtchila;

 Ez haiz hik uste bezain gerthatu abila...

 Jadanikan bahuen oilogno bat hila;

 Banohak berehala polizaren bilha!...»

 

 7

 

 Acheriak akordu diote galdatu...

 Astean bortz libera nahi du pagatu

 Nagusiak abian eman arrapostu:

 «Nahiago diat nik hi preso altchatu!...»

 

 8

 

 Oren laurden bat gabe argi zen herria

 Oren erdi bat gabe plazan zen berria:

 Acheriketa zela juan jandarmeria...

 Lekhua han zen... bainan falta acheria!...


inprimatu