inprimatu
Pertsulariak Parisen
Izenburua:
Pertsulariak Parisen
Sinadura:
J.S.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
J.S

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
Alea:
512.zk.
Orrialdea:
3

Pertsulariak Parisen

 

J.S.

 

 1

 

 Mundu hunek baditu laster hogoi mende;

 Ttipi ta handi bada iraganik jende;

 Ez ttipi ta ez handi, ni ere hor naude!

 Norbeit izaiteko da behar kalitate:

 Jiterik ez duenak ikhastea hobe!

 

 2

 

 Primaderan chora goizetik kantari.

 Ithurri onetik da ura heldu garbi.

 Nik ere zombeit pertsu egun egin nahi.

 Maluruski ez bainaiz sortu pertsulari;

 Barkhatu hemen hutsak badira ihauri!

 

 3

 

 Parisen igandean hiru pertsulari;

 Chapelketa batean behar zuten ari

 Aditzaileak ziren bakharrik jujari.

 Holako gudu batek biltzen du behari;

 Jende hainitz bildu da eskerrak jaunari!

 

 4

 

 Laugarrenak huts egin bai lastima baita!

 Esperantza ginuen Bizkai-tik Embeita.

 Eritasunak jorik jin anal ez baita!

 Diotenaz, semiak balio duke aita;

 Nik jujatuko baitut, behin entzun-eta.

 

 5

 

 Nork ez du ezagutzen Mattin Aheztarra?

 Arrailleriako da munduan bakharra.

 Asetzeko're badu zerbaiten beharra.

 Taillak ez du egiten norbeiten indarra.

 Maleziaz bethe du botatzen putarra.

 

 6

 

 Nun baita Mattin aipu, han duzu Chalbador.

 Sekail aire bat badu, bainan ez da konkor:

 Alkhitik chutitzeko balinbada gogor,

 Pullikiņo moldatuz zombeit pertsu sarkor,

 Irri-inarazten du, hoi dezagun aithor...

 

 7

 

 Mugaz bertzaldetik zen jina Michelena,

 Lehoin bat bezain azkar eta boz gizena;

 Pertsutan ere segur alderdi duena;

 Jaun Aguirre-ri hunek agur ederrena.

 Hau komprenituz geroz ez zen ahulena!

 

 8

 

 Gudukatu ondoan, jenden bozak bildu:

 Ponduz pondu jujatzen lanak eman ditu!

 Gauza hortan behar da zerbait komprenitu.

 Bainan preferentziak bihotzak baditu:

 Hortako aldi huntan Mattin nagusitu.

 

 9

 

 Chuberoko mintzaira nik doi bat ezagun.

 Etchahun bizi deno, galtzetik da urrun.

 Ezti eztia muntzo, boza bethi legun:

 Bihotza hunki geroz laster iten lagun...

 Holako koblaririk ez dut entzun nehun.

 

 10

 

 Agur eta milesker, Juan Ernandorena!

 Zuk egin duzun lana ez zen errechena.

 Zerbait berthi in nahi, hoi zure zuzena:

 Bainan nahi baduzu chapelgo chuchena,

 Bego entzulen boza; babe da jujena.

 

 11

 

 Othoi ez juja pertsu hauk, irakur bakharrik.

 Zer erranen othe du gaizo Etchemendyk?

 Hura ichilik eta ni mintzo hemendik...

 Ez ahal da gelditu afruntu harturik?

 Aldi huntako aski: agur bibotzetik!


inprimatu