inprimatu
Chalbadorren errekontrua
Izenburua:
Chalbadorren errekontrua
Sinadura:
J.P.S.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
J.P.S

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
Alea:
352.zk.
Orrialdea:
4

Chalbadorren errekontrua

 

J.P.S

 

 1

 

 Pampilliren ondotik: ni, haren «tokayo».

 Chalbadorri koblaka hasiko nitzaio.

 Gure Jaunen Jaunari agur bat zor zaio.

 Eskual-Herrian nihork ez dugu hastio.

 Hola dohatu batek hainitz du balio.

 

 2

 

 Urepelen bizi da Chalbadorrenean.

 (Aire leku onean) han mendi gainean.

 Handik oinez jausten da behartzen denean.

 Gostura ibiltzen da bizikiet onean;

 Berea duelarik bardin bertzenean.

 

 3

 

 Bazuen erosia biziklet berria.

 Eta aztikaturik dilindan-zarria.

 Domaia baitzitzaion hura zikintzia.

 Izan zuen kopeta eta ausartzia:

 Lagunarena beraz presta galdatzia.

 

 4

 

 Firrindan jautsi eta birungan erori.

 Nahiz lanjerosa den bai erreka hori.

 Jendek altchatu zuten itchuretan churi.

 Erraiten zutelarik batek bertzeari:

 «Entzunen ahal dugu Chalbador kantari!.

 

 5

 

 Erori bazen ere norena zen falta?

 Chalbador bere ustez ona zen ziklizta.

 Bainan ez ezagutzen bertzen bizikleta.

 Zalu jautsi zitaken, ez eman arrasta.

 Egin du gogoeta.. . gero erori-ta!

 

 6

 

 Beren puskak zaintzeko bertzerenak ibil.

 Holako hainitz dire beren ustez abil.

 Gizonak zorionik hola ezin du bil.

 Orhoit gaiten guziak behar dugula hil.

 Hortakotz bizi gaiten bethi zintzo, umil...

 

 7

 

 Ibarrungo bestetan iragan urthean.

 Chalbador eta Mattin gintuen fleitean.

 Mattin ethorri zaukun mobilet batean:

 Chalbador ezin zen jin oi bizikletean.

 Izatu ginen bilha suzko karrosean.

 

 8

 

 Urepelen gosaldu, bidean egarri.

 Edan ginuen ura frechkorik bi aldi.

 Urak basoan zuen kolorea hori.

 Erran ginion hauchet gure Chalbadorri:

 «Aise har zitazke zu bai egun kantari!».

 

 9

 

 Felitchekin jin eta Charlorekila joan.

 Egun bat pasaturik Ibarrun chokoan.

 Pertsu-tan leitu nuen bai handik ondoan.

 Minhartu zinuela nolazpeit zangoan.

 Agian orai zare osasun osoan.

 

 10

 

 Noizpeit akabatzeko kantari naiz hasi.

 Nik erranez Chalbador ez zaitela gaitzi.

 Ez naiz trebe kantari, nahi dut ikasi.

 Hortakotz nahi zauztet pertsutan ikusi.

 Barkamendu galdatuz bihotzez goraintzi...


inprimatu