inprimatu
Ganix Iramounho Sarrikotako jaun ertor zena
Izenburua:
Ganix Iramounho Sarrikotako jaun ertor zena
Sinadura:
J.P.I.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
J.P.I

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1859.zk.
Orrialdea:
5

Ganix Iramuonho Sarrikotako jaun ertor zena

 

J.P.I.

 

 1

 

 Lau apez gazte Bidarraitarrak, lauak hilak uste-gabez

 Bihotz bihotzez aipatzen ditut, heien herritar izanez

 Lehenik hil zen Emil'Alzuyet errekontru haundi batez

 Bertze hiruak erori dira ez dakigu zeren kolpez

 

 2

 

 Hogoi bat urte oral baditu hila dela Kaiet Berho

 Ta hamar urte hil zela ere Mentaberriko Domingo

 Bertze mundurat egun joan zauku gaizoa Ganix Gangurko

 Bidarrain sortu lau apez hilak, bertze lau bizi oraino

 

 3

 

 Zer erakaspen ekartzen duten gertakari beltz horiek

 Gogoetatu behar lukete elizatiar guziek

 Ahal dutena eginen dute gelditzen diren apezek

 Sustengatuko ahal dituzte heien beharra dutenek

 

 4

 

 Lotsakor diren gizon guzien bihotzaren altxagarri

 Bekatuaren barkatzailea, denen arteko lokarri

 Apeza dago gizonarentzat Jainkoarèn ordezkari

 Erokeria egunetako zentzuaren argizari

 

 5

 

 Bidarraiko haur eta gazteri zaharragoen galdea

 Gogo bihotzez sinets dezaten frogatua den fedea

 Jainkoa gabe ez dela aise gizonaren gizontzea

 Behar lukete gora atxiki Bidarrairen ohorea

 

 6

 

 Ganix gaizoa, hik ereman duk hire bizia xuxenki

 Eginbideko apeza hintzan joanago eta hobeki

 Jaun zerukoak egun erran dauk egin dukala ]an aski

 Betiereko zorionean ezar haizala goxoki.


inprimatu