inprimatu
Ez gal gure odol beroa
Izenburua:
Ez gal gure odol beroa
Sinadura:
J.P.C.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
J.P.C

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1971
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1104.zk.
Orrialdea:
1

Ez gal gure odol beroa

 

J.P.C

 

 Errepika

 

 Ez gal gure odol beroa

 Bizi dadin gure gazteria:

 

 1

 

 Garazi-Baigorriko gazteri ederra.

 Gazte sanoak dira, beti alegera.

 Alemaniarat joan, Frantzian behera

 Aleman anaieri, agur erraitera.

 

 2

 

 Ebanjelioak dio, behar da maitatu,

 Gaixtoak girelakotz, ez elgar suntsitu.

 Gaizkiak ahantzirik elgarri barkatu,

 Egiazki maitatuz, bihotzak berritu.

 

 3

 

 Gerla izan da beti, oi gauza tristea,

 Erresumen artean, suerte dorpea.

 Jende gaixoa dute, tiroka ibili

 Eskualduna frango da, hemen bai itzali.

 

 4

 

 14-eko gerla gerla itsusia

 Ainitzen aitatxiek ezin iretsia

 Etxetik urrun eta, ezin ihesia

 Bizi nahi zuten ta, ez union hiltzia.

 

 5

 

 Zonbaiten aitak ere, harmak bizkarrean

 Ibili dira hemen, mendi oihanetan

 Triste egon dirade, penak bihotzetan

 Emazte eta haurrak, utzirik etxean.

 

 6

 

 Gazte maiteak entzun, gaur ene galdea

 Eskual herria dugu, amodioz gosea.

 Gizonak egin mugak guk xeka kentzea,

 Samurgoak utzi'ta, ezarri bakea.


inprimatu