inprimatu
Otubuzaren haiduru
Izenburua:
Otubuzaren haiduru
Sinadura:
J.N.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
J.N

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
Alea:
564.zk.
Orrialdea:
4

Otubuzaren haiduru

 

J.N.

 

 1

 

 Agur, Gachina, goizik zabiltza

 otobuzaren haiduru;

 Plazer handia da enetako,

 bide-bazterra zait zeru;

 Zeru hortako begiraletzat

 zu hor emanik aingeru,

 Oi Jainkoaren present saindua:

 zurekilan buruz-buru!

 

 2

 

 Agur, Kalichtro, gogoa goizik

 hasi zaitzua nahasten?

 Edo bertsuak ezin eginez

 mihia makur lerratzen?

 Aingeru onak hegalez dira

 izarretarat igaiten:

 Ez dira nehoiz, nik dakidala,

 otobuzetan ibiltzen.

 

 3

 

 Othoi, Gachina, entzun nezazu:

 gogorrarena ez egin!

 Aspaldiskoan gau-egun nago,

 gogo-bihotzak zurekin.

 Bichkarreneko eztaiez geroz,

 zu dantzaturik enekin,

 Zutaz bertzerik ametsetarik

 ez dut deus ere atsegin!

 

 4

 

 Zaude ichilik, zaude ichilik,

 elheketari ausarta!

 Bai badakizu polliki dantzan,

 pollikiago hizketa!

 Horra tutaka hunat hurbiltzen

 otobuzaren turruta...

 Bi gogoeta egin ditzagun

 otobuzean sartu-ta!


inprimatu