inprimatu
30 urte
Izenburua:
30 urte
Sinadura:
J.L.D.
Urkizaren iruzkina:
A
Egilea(k):
J.L.D

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2084.zk.
Orrialdea:
5

30 urte

 

J.L.D.

 

 1

 

 Hazparneko lizeak hogei-hamar une

 Orduan nintzan hasi erakasle gazte

 Urteak joan zaizkigu on ta tzar nahaste

 Agian iraunen dut saila bete arte

 Bainan ezin da gerta dena berriz haste.

 

 Errepika (leloa)

 

 2

 

 Gure lizea beti maitea, pindarrez betea

 Jakitatean duzu kartsuki argitzen gaztea

 Ikastetxeko adiskideak ez ditut utziko

 Zuekin hasi bidea ez dut ahantziko.

 

 3

 

 Zazpi biziren jabe, gatukiz egina

 Atxikazu holaxe artoski aintzina

 Ildoa bezain barna zure xede fina

 Molda beldurrik gabe biharko artzaina

 Laborarisa eta oi baratzezaina.


inprimatu