inprimatu
Xuri eta gorri
Izenburua:
Xuri eta gorri
Sinadura:
J.L.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
J.L

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1977
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1416.zk.
Orrialdea:
5

Xuri eta gorri

 

J.L.

 

 1

 

 Prefetaren manua nork ez du ikusi:

 Bizpalau ikastola nahi daizku hetsi.

 «Frantses hutsez behar da eskolan ikasi!»

 Euskaldun izatea ote da itsusi?

 

 2

 

 Frantsesik ez dakiena da maingu ta oker.

 Euskaŕ uzten duena dabila halaber.

 Bi-bien jakitea guri zaiku eder:

 Gure ttipiak laster doatzi berez-ber.

 

 3

 

 Euskalduner manatu nahi duten jaunek

 Euskaraz ere jakin behar dute denek

 Errespetua hartze dugu Euskaldunek...

 Laster ikas bezate gure kargudunek!

 

 4

 

 Prefet horri diogu: jaun gobernadore,

 Gure gain hartzen duzu sobera podore.

 Zuzen kontra egiten daukuzu dolore

 Eta erresumari hainbat desohore.

 

 5

 

 Euskaldunak girare aspaldi lur huntan,

 Arrotz frango pasatu baita gure bortan

 Onak polliki eta tzarrak tarrapatan.

 Gure berriak galda beraz Ibañetan!

 

 6

 

 Libertatea zaiku dohain.ederrena,

 Guziek elgarrekin zainduko duguna.

 Gobernua ez bedi urguluz engana:

 Bide hortan bat dago Herri euskalduna.

 

 7

 

 Xuri ala gorria, nor bere ildotik,

 Goazen bada aitzina, Euskaraz gogotik,

 Eskualde hau zakutik ez bada, zorrotik,

 Euskalduna bilaka dakigun errotik.

 

 8

 

 Xuri, gorria eta berdea gainera,

 Atzo hune bazen, bihar alegera,

 Gutartean bizirik baitago Euskara,

 Xutik igan gaitezen datorren mendera.


inprimatu