inprimatu
Kennedy-ren heriotzea
Izenburua:
Kennedy-ren heriotzea
Sinadura:
J.H.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
J.H

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
Alea:
710.zk.
Orrialdea:
4

Kennedy-ren heriotzea

 

J.H.

 

 1

 

 Pena handitan mintzatzen nauzu Kennedy Presidentari,

 Holakorikan gertha zaikela ez baitzizaukun iduri.

 Chuchen hedatzen entreminatuz zinez mundu guziari,

 Kriminel gachtok horrengatikan ez zezaketen ameti!

 

 2

 

 Gizon haundia gisa guziez: haundizki eskolatua,

 Izpiirituz ala berthutez, dohainez aberastua.

 Horren gatikan egiten zuen lan negurri gabekoa

 Herrian ala herriz kanpoah errespetu haundikoa.

 

 3

 

 Halarik ere gaichtagin tzarrak nola zaizkion oldartu

 Bertze gisetan ezin bentzu ta tiroka dute kolpatu;

 Balentriosa izan zitaiken gero balitz eskapatu;

 Teatro batian polizak baitu bere saretarat bildu.

 

 4

 

 Oraino ere gisa berean dira aintzina joktzen:

 Gizon hiltzalia kriminel batek baitu tiroka botatzen,

 Afera hortan akaba zadin baitzuten hola pentsatzen;

 Bainan ez dute arrazoinekin bertzek holache jujatzen.

 

 5

 

 Ez dakit nola pasatuko den: lanjerra bada munduan:

 Bizitzerikan ez da segurki behar litaiken gostuan;

 Herrazko lanak bethi borchatzen berek nahuten lekuan:

 Mundua fite fini litaike holako hoien eskuan!

 

 6

 

 Kantuz penetan hasi naiz eta trichterik nuzu gelditzen:

 Zuzentasunik mundu zabalian nehon ez baitut ikusten!

 Jainko Jaunari bihotzetikan grazia diot galdatzen,

 Luzatu gabe othoi has dadin makur guzien chuchentzen.


inprimatu