inprimatu
Armendaritzen gaindi
Izenburua:
Armendaritzen gaindi
Sinadura:
J.E.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
J.E

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1935
Argitalpenaren urtea:
48
Alea:
1843.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Armendaritzen Gaindi

 

J.E.

 

 Duela zombeit egun nindolean piaian

 Armendaritzen gaindi gerthatu bidian

 Herri pollita zela zioten bertsutan...

 Hala da: koblariak chuchen dio hortan.

 

 1

 

 Fama ona zaukala bainuen aditu

 Nihaurrek frogatzeko nintzen abiatu.

 Jende plachenta segur zauku iduritu

 Ezen gaituzte oi zoin ongi karasatu.

 

 2

 

 Menditan barna gira sarthu Armendaitzen

 Plazan delarik gero otoa gelditzen,

 Hilharritan, Elizan dut Jauna othoitzten,

 Hiribeheren gaindi bidea segitzen.

 

 3

 

 Hiribehera utzi nahi dugunian

 Ene laguna dago ezin sinhetsian:

 Lehen zangoak bustiz pasatzen urian

 Zubi eder bat orai uraren gainian.

 

 4

 

 Handik gira bihurtzen Bordeteri buruz.

 "Hemen gituk gu izan gazte eta urus",

 Dio ene lagunak bater'ez urguluz

 Bordetari so eta bihotzetik oihuz.

 

 5

 

 Borderriari agur et'aintzina goazen

 Elhina aldeari gira abiatzen

 Hango patar luzeak ez gaitu lotsatzen,

 Elhina goradanik dugu trebeskatzen.

 

 6

 

 Mendichka gain hartarik, oi, zer zoriona

 Ederki da ageri Armendaritz dena

 Burgochilo, Charpota, Mendita, Basaite,

 Plaza, Hiribehere bai eta Bordeta.

 

 7

 

 "Armendaritze aldiz Eskualdun perla"

 chturitztarak zion egia ez burla.

 Hentze, landa, mahastiz bethea dagola;

 Herririk pollitena, segur hala dela.

 

 8

 

  alarribord'alderat gira atheratu

 Hinez ordukotz ginen ongi egarritu

 Mahasti eile batzu ditugu kausitu

 Heien arno gozoaz gira baliatu.

 

 9

 

 Elhina gora hortan zinez gocho baitzen

 Gazte demboraz zautan laguna orhoitzen

 Berriz hasia nuen askitto hangotzen

 Bainan gu ez hangoak: orai jauts gaitezen,

 

 10

 

 Dembora beraz zauku oi laster ttipitu

 Iguzki ederrari indarrak eztitu

 Patarreri behera ginen abiatu

 Patar erditan aldiz Oyhanburian sarthu.

 

 11

 

 Azkenekotz girare heltzen plaz'ondora

 Laster behar dugula itzali herrira

 Orduan gira sartzen beribil batera

 Bortchaz baigaitu harek gu handik athera.

 

 12

 

 Agur eta esker on Armendaritzeri

 Eta partikulazki gur'adichkideri

 Alegrantziaz dugu bihotza igeri

 Berriz egitekotan bai itzuli hori.

 

 


inprimatu